Gabon giroan bete-betean sartuta gaude. Olentzero ere opariak prestatzen ari da, etxez etxe opariak banatzeko. Olentzerok opariak ekarri aurretik dena den, kantuan egin behar izaten da. Abenduaren 24a izaten da gabon eskean edo kantuan aritzeko eguna baina Lazkaon, lehenagotik ere aritu dira. Goierriko Euskal Eskolak Kultur Elkarteak antolatuta, VI. Euskal Gabon kanta jaialdia egin baitzuten abenduaren 10ean Areria Kulturgunean. “Gure guraso eta aitona-amonek garai batean kantatzen zituzten kantak ikastea eta ahaztuta galtzen ez uztea” da jaialdi horren helburua, Goierrithartxori Goierriko Euskal Eskolatik esan diotenez. “Larunbat arratsaldean ordubete ederra pasatu genuen elkarrekin Gabon kantuak aitzakia hartuta. Eta igande arratsaldean zinean euskarazko film bat ikustera gonbidatu genituen bai partaideak, bai beraien lagun eta familiakoak. Asteburu oso-osoa, beraz, euskaraz eta kulturaz blai”, gaineratu du. 180 kantari Seigarren edizio honetan, 180 kantarik hartu zuten parte. Haurren 18 talde eta helduen talde bat. Antolatzaileak gustura daude partehartzaile kopuruarekin baina, “gazteak eta helduak parte hartzera animatu beharko genituzke”, diote. Hasieran lehiaketa izatekoa bazen ere, azkenean, jaialdia izan zen. Sariak, denentzat izan ziren. Goierriko Euskal Eskolako Mari Jose Madariagak azaldu du zergatik. “Hasieran lehia bezala planteatu bagenuen ere, aurkezten diren guztiak saiatzen direnez ondo baino hobeto kantatzen eta jende aurrean kantatzera ausartzen direnez, guztiek merezi dutela saria [...]
Pello Barandiaran, Gertu aholkularitza (Beasain) 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera etxeko zerbitzuan lan egiten dutenei ezarriko zaien araudi berria indarrean sartuko da. Beraien gizarte segurantza baldintzak hobetzea eta beraien ezkutuko ekonomia egoera ekiditea izango du araudi berri honek helburu. 700.000 langile ingururi aplikagarria izango dela aurrikusten da, bere eraginkortasuna zenbatekoa izango den oraindik neurtzear badago ere. Legedi berri honen puntu aipagarrienak honako hauek dira: Etxeko lanetan diharduen edonork, idatzizko lan-kontratu bat izan beharko du, gutxienezko aipamen batzuekin, gizarte segurantzan altan eman ahal izateko. Ordu bakar bat lan egitea nahiko izango da gizarte segurantzaren babespean geratzeko. Etxeko nagusiek eman beharko diote derrigorrez altan gizarte segurantzan langileari. 2019 urterarte, langileak irabazten duenaren arabera eta ezarri diren atal edo tarte desberdinen arabera gizarte segurantzari ordaindu beharko zaio. Ordainketa hau langilearen eta enpresaren gain izango da. Ordainketa hilean 19_ eta 164_ ren artean izango litzake, bakoitzak irabazten duena zein atal edo tarteren barnean dagoen kontutan izanda (15 atal desberdin izango dira). Lan kontratu partziala dutenek kotizazioa ere partzialtasun horren arabera izango dute. Gaixotasun kasuan, 4. egunetik 8. egunera etxeko nagusiek ordainduko diote langileari eta hortik aurrera gizarte segurantzak (orain ia lehen hilabete osoan ez zuten ezer kobratzen). Familia ugaridun etxeetan etxeko lanetarako kontratuengatik laguntzak izango [...]
Ampo, Caf, Ederfil-Becker, Eredu, Hertell, Irizar eta Orkli lantegiak euskararen normalizazio bidean indarrak baturik Euskararen Nazioarteko egunean aurkeztu zen Ingudea, Goierriko lantegien euskara batzordea. Ampo, Caf, Ederfil-Becker, Eredu, Hertell, Irizar eta Orkli lantegik osatzen dute momentuz Ingudea. Euskara lanabes hartuta, elkarlanean, lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko bidean pausoak ematea dute helburu, lantegietan zein gizartean eraginez Ingudea metal arloan erabiltzen den lanabesa da, burdina landu eta forma emateko erabiltzen dena. Ingudearen metafora erabili dute Goierriko zazpi lantegik, euskararen alde lanean jarraitzeko sortu berria duten taldeari izena jartzeko. Ingudea taldearen izenean aurkezpena egin diguten Ampoko Ainara Arzelusek eta Orkliko Andoni Zubeldiak kontatu digute izenaren xehetasuna: “euskara lanabes ibili nahi dugu. Euskara ingudean landuz, euskarari forma emateko. Ingudea berez, metala lantzeko da, metalari forma emateko da eta hortik hartu dugu ideia”. Goierriko zazpi enpresek eta kooperatibek osatzen dute Ingudea: Ampo, Caf, Ederfil-Becker, Eredu, Hertell, Irizar eta Orkli. Momentuan, zazpi lantegi elkartu dira, 5.000 langile hartzen dituen zazpi gune. Dena den, gehiago izatea ere nahi dute. “Indar metaketa horrek hazten jarraitu nahi du eta horretarako ateak zabal-zabalik dituzte bertaratu nahi duten. Gonbidapena luzatzen diegu Goierriko enpresa guztiei”, diote Zubeldiak eta Arzelusek. Erritmo eta errealitate ezberdinak, helburu bera Bakoitzak bere erritmoan, euskararen erabilera areagotu eta [...]