Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

lasterketak.com korrikalarien zerbitzura

Goierri
Orokorra
2011/12/26
Goiberri

Buber Saria jaso du Euskal Herriko herri lasterketen albisteak biltzen dituen Alberto Mellaren webguneak

Lanbidez informatikaria da Alberto Mella eta zaletasunez, korrikalaria. Herri lasterketetan parte hartzen du Beasainen bizi den otxandioarrak eta korrikalari bezala nabari zuen hutsunea betetzera etorri da Mella: Euskal Herriko herri lasterketak bilduko dituen egutegi bat ematera. Lasterketak.com sortu zuen duela 3 urte eta urtetik urtera webgunea osatzen joan da. Egunero mila lagunek baino gehiagok bisitatzen dute lasterketak.com; astelehenetan bikoiztu egiten da bisitari kopurua, lasterketetako sailkapenengatik. Abenduaren 1ean berri pozgarria jaso zuen Mellak: interneteko Buber sarietan, saritua izan baita bere webgunea. Afizioa eta ofizioa uztartu ditu Alberto Mellak lasterketak.com webgunean. “Beti ibili naiz korrika. Karrerak non zeuden ikusteko, interneten ibiltzen nintzen. Baina falta zen, toki bat, egutegi bat, denak bateratzen zituena. Karrera batzuk webgunerik ere ez zuten. Askotan ahoz aho jakiten nuen karreren berri. Webgune bateratu baten beharra ikusten nuen. Ideiari bueltak ematen hasi eta informatikaria naizenez, plataforma bat prestatu eta pixkanaka eboluzionatzen joan naiz”. 2008ko abenduaren 8an jarri zuen sarean lasterketak.com. “Egutegia eta albisteak jarri nituen hasieran”, dio Mellak. Pixkanaka atalak gehitzen joan da. Sailkapenak eta argazki eta bideoak ere sartzen ditu. Mapa bat ere badu. “Geoposizionatuta jarrita dauzkat karrera guztiak. Mugikorretarako ere badaukat prestatuta”. Berrikuntzak sartzen joaten da poliki-poliki baina webgunea egunero elikatzen nahikoa lan duela azpimarratu du Mellak. “Gauean edo, lanerako joan-etorrian, trenean aritzen naiz. Hala ere, justu-justu ibiltzen naiz, karrera pilo bat dago eta. Gero eta lasterketa gehiago daude”. Igande gauetan izaten du lanik handiena normalean, eguneko lasterketetako sailkapenak sartzen. “Igande batzutan zortzi karrera ere izaten dira. 14 izan direnak ere badaude. Eta jendeak lehenbailehen ikusi nahi izaten ditu sailkapenak. Sare sozialen bitartez, jendeak oso azkar galdetzen dizu. Jendeak korrika egin, etxera iritsi eta sailkapena jakin nahi izaten du. Azkartasuna gustatzen zait”. Informazio asko iritsi egiten zaio Alberto Mellari, baina gehienean, bila aritu behar izaten du oraindik.

Gero eta lasterketa gehiago

Urte hauetan guztietan, ondorio bat atera du Alberto Mellak: gero eta lasterketa gehiago dagoela. Egutegia erabilterrazagoa egiteko, lasterketak luzeraren arabera sailkatu ditu. 1,609 kilometrokoak, 10 kilometro baino gutxiagoakoak, 10 kilometrokoak, 11 eta 20 kilometro bitartekoak, 21,097 kilometrokoak, 22-41 kilometro bitartekoak, 42,195 kilometrokoak, 42 kilometrotik gorakoak, igoerak eta mendi lasterketak. “Jendeak luzera ezberdinetako lasterketak prestatzen ditu eta errazago bilatzeko egin dut sailkapena. Jendeari gustatu zaio”, azpimarratu du.

Euskal Herriko lasterketak

Lasterketak aukeratzerakoan Euskal Herriko zazpi herrialdeetan jarri du muga. “Muga bat jarri behar izaten da eta nik Euskal Herrira mugatzen dut. Euskal Herrikoak, zazpi probientzietakoak, sartzen ditut. Salbuespen bat egiten dut. Bizkaiko mugan dagoen Burgosko karrera bat sartzen dut, idatzi egiten didatelako, espreski, egutegian sartzeko. Horrela eskatuta, jarri egiten dut. Muga jarri beharra daukat. Errioxan ere karrera pilo bat dago, Huescan, Cantabrian… muga bat jarri behar da eta nahiz eta gertu egon, ez ditut jartzen”, dio.

Korrikalarien erreferentzia

Alberto Mellaren lana, egunero, jarraitzen duten mila lagun badira gutxienez. Korrikalariei zerbitzua ematen die. “Hasi nintzenean, 100era iristea ikaragarria iruditzen zitzaidan. ‘100 lagun nire webgunean!’ pentsatzen nuen. Orain, egunero, mila sartzen dira gutxienez. Hori jende asko da, eta geroz eta gehiago dira. Orain astelehenetan, normala da 2.000tik gora bisitari izatea Udatik hona igoera nabarmena izan da. Errekorra, iaz, San Silbestre inguruko fetxa horietan izan nuen, 2.000tik gora bisitari izan nituen”, zehaztu du otxandioarrak. “Hasi nintzenean facebook eta twiter ez ziren erabiltzen. Gaur egun, edozein albiste edo lasterketa sarera bidali behar dituzu. Facebooken eta Twiterrean ia bi milana jarraitzaile ditu webguneak. Albiste bat sartu eta guztiei iristen zaie. Egiten dudan lana zabaldu egiten du facebookek”, gaineratu du. Bisitarien hazkuntza horretan, egunero eduki berriak jartzeak laguntzen duela uste du. Dena den, korrikalarien artean erreferentzia gune bilakatzen ari da lasterketak.com. Korrikalarien aldetik erreferentzia bada ere, lasterketen antolatzaileei kosta egiten omen zaie informazioa bideratzea. “Gehienetan, nik bilatu behar izaten ditut baina asko iristen zaizkit, batez ere berriak. Pixkanaka erreferentzia bihurtzen ari da. Hori ona da, baina ardura handia da. Behin, lasterketa bateko ordua aldatu zuten, nik ez nuen albistea eguneratu eta jendea berandu iritsi zen lasterketara. Lana ondo egitea eskatzen du”.

Babesleak

Borondatez, zaletasunez hartu du Alberto Mellak beregain zerbitzu hau. “Partikularrentzako ez da dirulaguntzarik egoten, nahiz eta zerbitzu handia eman”, azpimarratu du Mellak. Ampo kooperatibaren dirulaguntza du bakarrik, momentuz. Laguntza horri esker, usb-a, interneteko konexio mugikorra erosten du “eta horrela trenean lan egin dezaket”. Gehiegi ez da saiatu babesleak aurkitzen baina beste babesleren bat lortuko balu, argazki makina profesionalago bat erosiko luke, argazkien kalitatea hobetzeko. Jakin baitaki, egutegiarekin eta sailkapenekin batera, argazkiek arrakasta handia izaten dutela. “Denbora asko egon naiz lesionatuta eta karrera pilo bat ikustea tokatu zait. Argazkiak ateratzeko aprobetxatu dut. Dezente atera ditut. Jendeak asko eskertzen du”. gaineratu du. Baina oraingoz ez du denborarik hartu babesleak bilatzeko, nahiz eta jakin badakien publizitaterako ere egokia dela bere webgunea. “Kirol dendentzat adibidez, publizitatea egiteko oso leku ona da. Egunero mila bisita izaten ditut, eta oso jende espezifikoa da, kirolariak, atletak. Hortik joan beharko nintzateke, baina poliki-poliki joango naiz”. Webgunetik bizi ote daitekeen galdetu diogu. “Ez, ezinezkoa da. Mila bisita edukita ez. Milioi bat bisita izanda, potoleren bat etorriko zen bila”.

Erabiltzaileen esker ona

Hala ere, erabiltzaileen esker ona jasotzen du egunero eta horrek aurrera egiteko indarra ematen dio. “Ni hasi eta berehala beste bi webgune atera ziren: atletismotope.com eta vamosacorrer.com, bat Diario Vascokoa eta bestea, El Correo taldekoa. Webgune handiak dira, babes handia daukate atzetik. Atera zirenean kezkatu nintzen pixka bat, baina ni goraka eta goraka noa eta gustura nago, ezin naiz kexatu”. Berrikuntzak ere pentsatzen ari da. “Pentsatzen ari naiz, paralelo bezala edo integratuta, ez dakit oso ondo, munduko maratoien inguruko webgune bat egitea. Lana ematen du, baina ez hainbeste, maratoiak hilabete konkretu batzuetan egiten baitira eta ez dauka presarik sartzeko. Ez dakit zenbat mila maratoi dauden munduan. Zerrenda luzea daukat, baina oraindik pilo falta zaizkit”.

Milaka irudi

Irudiari garrantzia handia ematen dio Alberto Mellak eta inguruko lasterketeko milaka argazki sareratu ditu. Adibidez, Zegama-Aizkorri mendi maratoiko 980 argazki; Txindoki igoera bertikaleko 389 argazki; Beasaingo herri lasterketako 400 argazki; Donostiako maratoiko 898 argazki; Beasaingo San Silbestreko 402 argazki; Zarauzko kros mistoko 590 argazki; Ataungo kroseko 199 argazki; Ehunmilakekoak… Teknologia berriek eskaintzen dituen aukerak ondo aprobetxatzen ditu Mellak. Horren adibidea da, Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak lasterketetako irudiak zuzen-zuzenean eskaini zituela.

Buber saridunak

Buber saria irabazi du lasterketak.com webguneak

Erabiltzaileen esker ona jasotzeaz gain, adituen saria ere jaso du lasterketak.com webguneak. Abenduaren 1ean, Buber Sariak banatu zituen Internet&Euskadi Elkarteak Bilbon, Eitb-ko Multibox aretoan . Blog edo web korporatibo onenaren atalean www.lasterketak.com izan da saritua. Zer esanahi dauka sariak zuretzat? Egunero egiten dugun lanari beste errekonozimendu bat da. Honekin piska bat ezagunagoak egitea espero dugu eta horrela bisitak areagotzea. Zein izan da saria? Izugarri pisatzen duen brontzezko irudi bat da. Ez dago sari ekonomikorik. Herritarren saria bazeneukan. Orain beste errekonozimendu bat etorri zaizu. Lanean jarraitzeko indarra emango du, ezta? Horrelakoak aurrera jarraitzeko indarra eta motibazioa ematen dute. Baina sariak baino gehiago, jasotako zorion mezu guztiek ematen dute indarra.aa

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Futbolaren egun handia

2022/06/30
Legazpi
2

38 urteren ondoren, San Blas arrautzarik gabe

2022/07/01
Idiazabal
3

Majoriko eta Altamirako tabernetan, grebara

2022/06/30
Ordizia
4

Korrikalariak, irteera marrara

2022/06/30
Beasain
5

Lana bilatzeko oztopoak gainditzen laguntzen du Emaktiva egitasmoak

2022/06/30
Goierri
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut