Gabonetako oporretarako antolatutako azken tailerra bihar, urtarrilak 5, egingo dute Zumalakarregi museoan. Saioa 10:30etik 13:00etara bitartean izango da, eta bertan parte hartzen duten haurrek taloak egiten ikasiko dute, praktikaren bidez. Prestatu...
Goierri beheko hiru ikastolek –Ordiziako Jakintzak, Lazkaoko San Benitok eta Beasaingo Andramendik– Hazia elkartearekin batera Lapurdiko Urruñako ikastolari eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegiari laguntzeko antolatzen duten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna igandean, hilak 8, izango da Ordiziako Majori kiroldegian. Bi saio izango dira aurten ere; bata 16:00etan, eta bigarrena 18:30ean. Antolatzaileek jakinarazi dute lehen saiorako sarrera guztiak agortu direla, baina bigarrengorako badaudela oraindik. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa azken ikuskizuna aurkeztuko dute Majorin, eta pailazoekin batera Ordiziako, Zaldibiako, Idiazabalgo eta Urruñako haurrek parte hartuko dute. Salmenta lekuak Bigarren saiorako sarrerak honako lekuean eros daitezke, zazpi euroan: Ordizian Majori kiroldegian; Beasainen Antzizar tabernan; Lazkaon Gerriko liburudendan; Idiazabalen Izpar dendan; Zaldibian Joxepane tabernan; Seguran Elorripe tabernan; eta Itsasondon Kaxintane tabernan. Aurten hamabost urte bete dira Goierriko ikastolak lankidetzan hasi zirela Urruñako eta Ziburuko ikastolei laguntzeko helburuarekin, eta 2003az geroztik Pirritx eta Porrotxen emanaldia antolatu izan dute etenik gabe. Aurtengo ikuskizunen bidez lortutako dirua Ziburuko kolegiora bideratuko dute, kirola egiteko lokal bat behar dutelako, eta gobernuak ez dielako diruz laguntzen.
Urteroko ohiturari jarraituz, San Nikolas eguna ospatzeko helburuarekin Aitxuri herri eskolako haurrek eta irakasleek kantu eskea egin zuten Zegaman, abenduaren 5ean. Egun horretan bildutako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari...
Zeraingo Oiharte sagardotegian gaur iluntzean, 20:30ak aldera irekiko dituzte kupelak. Aurten denboraldia beste urte batzuetan baino azkarrago hasiko dute sagardotegi horretan. Bertaratzen direnek, udazkenean jasotako sagarrekin egindako sagardoa edate...
Ibon Elgarrestak (Gabiria, 1975) orain arte ez du eskarmenturik izan udaleko zereginetan, baina jada ari da ikasten. Datozen lau urte hauetan bera izango da Gabiriako alkate, eta gogotsu dago lanerako. 2011. urtea bukatu aurretik tentsio altuko linearen aurkako mozioa onartu zuen Gabiriako Udalak, eta aurrera begira ere urratsak emateko prest daude proiektu hori egin ez dadin. Herrigunetik kanpo dauden auzoetan hainbat proiektu gauzatzea ere lehentasunen artean dute. Zortzi hilabete igaro dira udal hauteskundeetatik. Esku hartu al diozu udaleko zereginei? Bai, nahiz eta onartu behar dudan hasieran kostatu egin zitzaidala martxa hori hartzea. Zein lan egin dituzue ordutik? Lehendabizi batzordeak osatu genituen. Lehengoak mantentzeko eta batzorde berri bat sortzeko erabakia hartu genuen: Komunikazio Batzordea. Badago, ordea, beste berrikuntza bat: batzorde horiek irekiak izango dira herritarrentzat eta beraz, guzti horri forma ematen pasatu genituen lehendabiziko hilabeteak. Diru-laguntza eskaera egiteko proiektu batzuk ere prestatu genituen, eta abendu bukaeran batzarra egin genuen, batzorde guztietako informazioa herritarrei zabaltzeko helburuarekin. Herri programa osatu aurretik inkesta bat egin zenuten Gabirian herritarren iritzia jasotzeko. Inkesta horren emaitzak oinarri hartuta ari al zarete lanean? Bai, kontuan izaten ditugu, baina esan inkestan jasotako iritzi gehienak batzordeetan ere aipatu izan dituztela herritarrek. Zuen herri programan zenioten aurreko agintaldiko udal buruak ez [...]
Hiru zine emanaldi egingo dituzte asteburuan Legazpin, zine klubak antolatuta. Etzi eta igandean La voz dormida pelikula proiektatuko dute, 19:30ean Latxartegi aretoan. Igandean, haurrentzako Winnie the Pooh pelikula ere ikusi ahalko da, 17:00etan a...
ZingiZangoren abenduko berripapereko lehiaketak baditu irabazleak: Gurutze Arruabarrena Lizarralde eta Ainhoa Gracia. Tabernariak euskaraz kanpainaren barruan, Legazpiko talde batek aurkeztu duen bideoko aktore legazpiar baten izena eman behar zen. Era...
Urteko ekimenetarako diru ekarpenak biltzeko asmoarekin, Almitza sega elkarteak kirol jaialdia antolatu du aurten ere. Ohitura duen bezala, Zaldibian bertan izango da erakustaldia, urtarrilaren 14an, larunbatarekin. Arratsaldeko zazpietan hasiko da jai...
Euskal preso politikoen eskubideen alde larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joan-etorria egiteko autobusa antolatu dute Olaberrian. Biharko, osteguna, eman behar da izena (628 85 82 89). 15:00etan da irteera, plazatik.
Ordiziako Udal Liburutegiak irakurketa tailerra antolatzeko asmoa azaldu du «euskarazko irakurzaletasuna eta irakurketa ohitura» sustatzeko helburuarekin. Tailerraren bidez euskal literaturaren alde ludikoa indartu nahi dute sustatzaileek. Irakurketa...
Urtarrilean zehar eskaintza berezia egingo dute Antzizar kiroldegian, hilabete honetan bazkide egiten direnek matrikularen erdia ordainduko baitute: helduek 35,75 euro eta haurrek 8 euro. Bazkide egiteko kiroldegira joan behar da.
Illati euskara elkarteak atera duen egutegia dagoeneko herriko etxeetan banatuta dago. Egutegi hori egin ahal izateko argazki lehiaketa antolatu zuen Illatik. Urarekin lotutako argazkiak atera behar izan zituzten parte hartzaileek. Zortzi herritarrek e...
Segurako Udalak Errebote izeneko aldizkaria kaleratu du, bertako albisteen berri emateko helburuarekin. Lehendabiziko alea Gabonen aurretik publikatu zuten, eta abenduaren 20an hasi ziren herrian banatzen. Udalaren asmoa hiru hilean behin bat kaleratzea da. Urtean beraz, hiruzpalau atera nahi dituzte. Eluska Gerriko Segurako alkateak jakitera eman duenez, helburu nagusia informazioa zabaltzea da, «herritarrei jakitun direnean soilik eskatu baitiezaiekezu iritzia». Udalean gai askori buruz hitz egiten dute, hainbat batzordeetan eta batzarretan. «Gure ustez segurar guztiek jakin behar dute horren berri. Errebote informazioa zabaltzeko erabiltzen ari garen bideetako bat da, herri batzarrekin batera», gehitu du Segurako alkateak. Erreboten agertzen diren albisteak egunerokoan Segurako Udalak lantzen dituen gaiei buruzkoak izango dira. Batetik, udalak egiten dituen harremanei buruzko informazioa emango dute aldizkarian. Bestetik, batzordeetan lantzen dituzten gaien xehetasunak eta udal osoko bilkuretan jorratzen duten informazioa agertuko dira. Bestelako gaiek ere izango dute, lekua aldizkarian. Antolatu diren edo antolatuta dauden ekintzen berri emango dute, esaterako, eta osasunari buruzko aholkuak ere agertuko dira. Aldizkariaren edukia zehazteko unean, batzorde buru bakoitzak erabakiko du zein gai argitaratu nahi dituen, eta bera arduratuko da idazteaz. «Komunikazio arduradun bat ere badugu, eta bera izango da epeak markatuko dituena, eta inprentarekin harremanetan egongo dena». Bestalde, zuzenketak euskara teknikariak egingo ditu. Bi kolore [...]
Elkartasun eguna. Ez du beste izenik joan den abenduaren 17an herrian igaro genuen egunak. Elkartasun eguna, dudarik gabe. Goizean goiz, ez zirudien egunak askorik lagunduko zigunik. Euria gogotik, eguzkiaren arrastorik ez eta aurpegi urduriak gaztetxean. Hainbeste lan egin eta gero, dena pikutara bidali behar ote genuen? Bada, ez. Hamaiketako kanpaiekin bat gaztetxetik plazara abiatu ginen, ausart. Eta han, herriko plazan jaso genuen lehen elkartasun keinua. Herritarrak han ziren, aterkipean zein bestelako aterpeetan, eguraldi petralari aurpegi onena jarririk lipdubari ekiteko asmoz. Eta ekin genion, gogotsu. Eta atertzeko esperantzak galduak genituela, hodeiek atseden hartu zuten. Ordu laurden eskaseko atsedena; baina nahikoa gure helburua betetzeko. Ordu batzuk lehenago hain zaila ikusten genuen lipdub hura primeran atera zen! «Zailena egina dago!», zioten gutako batek baino gehiagok. Baina ez. Egunak oraindik bazuen beste ezustekorik guretzat. Bazkariko ordua iritsi bezain pronto argirik gabe geratu ez ginen ba! Eta urduritasuna azaldu zen berriro ere… Baina zailtasunen gainetik, elkartasuna nagusitu zen berriro ere. Izan ere, herritar ugari joan zen Bilkoin elkartera edozertan laguntzeko prest. Gas-bonbonak eta bestelakoak lortu, eta argia herrira bueltatzerako, prest zegoen bazkaria. Eta ez nolanahiko bazkaria gainera! Giro bikainean eta konpainia ezin hobean igaro zen otordua. Eta kafea eta kopa hartu bezain pronto, frontoira joateko [...]
Kalerik kale euskal abestiak kantatuz ibiltzeko taldea sortu nahi du Zaldibian Beti Gazte jubilatu elkarteak. Zaldibiar guztientzat egin dute deialdia, «ez genukeelako nahi ekimen hau zaharren ekintza moduan gelditzea». Denek batera kalean «alaitasu...
Iaz Arrastakak antolatutako ikastaroko irudi bat Oporren ondoren 2012ko ekintzei hasiera emateko prest daude Arrastaka Mendi Taldeko kideak. Hala, urteko lehen ekintza gisa, neguan mendian seguru ibiltzeko ikastaroa antolatu dute. Lau egunetako ikas...