Idiazabalgo Udalak bat egin du larunbatean presoen alde Bilbon egingo duten manifestazioarekin
Idiazabalgo Udalak bat egin du larunbatean, urtarrilak 7, presoen eskubideen alde Bilbon egingo duten manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bilduk presoen eskubideen aldeko mozioa aurkeztu zuen abenduko azken udal o...
Idiazabalgo Udalak bat egin du larunbatean, urtarrilak 7, presoen eskubideen alde Bilbon egingo duten manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Bilduk presoen eskubideen aldeko mozioa aurkeztu zuen abenduko azken udal osoko bilkuran, eta udalak onartu egin zuen. Bozketa egiteko unean, Bilduko bost hautetsiak eta Izal Baiko sei hautetsietatik hiru zeuden udaletxean. Izal Baiko bi zinegotzi abstenitu egin ziren, eta batek mozioaren aurkako botoa eman zuen. Bilduko hautetsiek baiezkoa bozkatu zuten.
Onartutako mozioaren arabera Idiazabalgo Udalak euskal preso politikoen eskubideak errespetatzeko eskatu du, eta Bilbora joateko autobusa ordaintzeko laguntza ere emango du. Arratsaldeko hiruretan irtengo da plaza ondotik.













