Ordiziako KZguneak kaleratu ditu dagoeneko urtarrilean zehar eskainiko dituen bederatzi ikastaroen informazioa. Interneteko oinarrizko ikastaroa eta Antvir-ena hasita daude, baina datorren astelehenetik hasiko dira beste zazpirak. Twitter-en bi ikastar...
Ordiziako Oiangu pilota elkarteko lau bikotek etzi ekingo diote Euskal Herriko pala txapelketari. Larruzko paletan, 22 urtez azpikoen mailan, Xabier eta Beñat Ibarguren ariko dira; Pala motzeko lehenengo mailan, Gari Arrietak eta Juankar Oterok osatuko dute bikotea; Larruzko paletako lehenengo mailan, berriz, Aitor Luzuriaga eta Jon Soraluze ariko dira elkarrekin; eta Pala motzeko bigarren mailan Iñaki Aranburu eta Iñaki Agirre izango dira bikote. Arrietak eta Oterok Gasteizen ekingo diote txapelketari, baina beste hiru bikoteek etxean dituzte partidak, 17:00etan hasita. Berasategik eta Goiburuk ezin Joan den ostiralean, bestalde, Oianguko Andoni Berasategik eta Rikardo Goiburuk ezin izan zuten larruzko paletako 3. mailako Gipuzkoako txapela jantzi, Euskal Jolas elkarteko Mikel Lopezen eta Imanol Etxeberriaren aurka galdu baitzuten (35-28).
Jateko zailtasunak izaten dituzten adineko pertsonen eta menpekotasuna dutenen egoera hobetzeko otordu zerbitzu berria aurkeztuko du Gureak taldearen Sutondo enpresak Ordiziako jubilatuen egoitzan. Datorren astelehenean, hilak 9, izango da aurkezpena, 19:00etan, eta talde horretako Mari Luisa Esnalek emango ditu azalpenak. Sutondo catering enpresaren helburua adineko pertsonen eta menpekotasuna dutenen «bizi kalitatea hobetzea besterik ez da». Norberaren beharrizanetara egokitutako dieta «orekatua eta kalitatekoa» egiteko aukera ematen dute, eta «uste baino modu merkeagoan». Osasunean ez ezik, norberaren bizi kalitatean ere eragina izan dezake programa horretan parte hartzeak, izan ere, Gureakeko kideek diotenez, sukaldean istripuak izateko arriskua murriztu egiten da eta janari prestatzen pasatzen den denbora bestelako ekintzak egiteko erabil daiteke. Azpeitian udaberrian hasi ziren zerbitzu horrekin, eta Beasainen joan den abenduan egin zuten aurkezpena. Otorduak prezio egokian Sutondok hutsean ontziratuta eramaten dizkie otorduak etxera programan parte hartzen dutenei. Sutondoren proposamena hauxe da: astean behin aste osorako janaria (bazkaria eta afaria) eramatea zerbitzu kontratatzen duten pertsonei. Bazkariak bakarrik eskatzeko aukera ere ematen du zerbitzuak. Ontziaren plastikozko estalkiari zulotxo bat egin, berotu eta jateko moduan legoke. Kalitatezko otorduak eskaintzeaz gain, adineko pertsona horien egoera ekonomikoa aintzat hartuta jarri dituzte prezioak. Bazkaria 4 euroan ematen dute, afaria 3,60 euroan, eta bazkaria eta afaria 7,10 euroan. [...]
Beasaingo Udalak tasak eta zergak ez igotzea erabaki du. Beraz, aurten ere, 2011ko ordenantza fiskalek jarraituko dute indarrean. Erabakia hartu aurretik, gobernu taldeak Beasaingo Udalaren egoera ekonomiko erreala ezagutzeko ikerketa egin zuen iazko urtea amaitu aurretik. Datu haiek kontuan hartuta, udalaren egoera ekonomikoa « nahiko ona» zela eman zuen jakitera orduan Koldo Agirre alkateak. Hala, aurreko bi urteetan jairrutako bidetik, eta «herria ekonomikoki nola dagoen ikusita» hartu dute erabakia. Iaz, zaborraren gaineko tasak igo ziren bakarrik Beasainen, baina aurten horiek ere 2011ko berdinak izaten jarraituko dute. Etxebizitza bakoitzean, beraz, 70,72 euro ordaindu beharko da aurten zaborraren tasa. Elikadura dendek eta tabernek 287 euro ordaindu beharko dute, denda arruntek 184 euro, jatetxeek 398 euro eta biltegi handiek eta antzekoek 913 euro. Kiroldegian ere berdin Kirolaren Udal Fundazioko zuzendaritza batzordeak iazko abenduaren 20an egin zuen batzarrean, Antzizar kiroldegiko tarifetan inolako igoerarik ez egitea adostu zuen. Zuzendaritza batzordean ordezkaritza duten alderdi guztien oniritziarekin erabaki zen 2011ko prezioak indarrean mantentzea. Tasak onartzeaz gain, kiroldegiko urteko aurrekontua, kudeaketa plana eta 2010eko ustiapen kontuen likidazio ikuskatua onartu ziren. Tasek izango duten aldaketa bakarra taxiena izango da, Beasaingo Udalak aho batez onartu baititu AGITAX Gipuzkoako Taxisten Elkarteak aurtengorako proposatu dituen tarifak. Abiasaria 3,25 euroan egongo da aurten, [...]
Krisiagatik «garai zailak» direla aintzat hartuta, Zaldibiako Udalak gastu sozialari eta udal langileen lan-taldeari eusteko oinarritutako udal aurrekontua izango du hasi berri den 2012. urte honetan. Guztira 1.541.704,47 euro izango ditu, iaz baino 154.170 gutxiago (%9,09 behera). Langileen erosteko gaitasunari eta bizi mailari eutsi nahia azaldu du udalak. Kontzeptualki aldaketa nabarmenena gizarte ongizate sailean izango dela aurreratu zuen udalak, atzo. Larrialdietarako laguntza laukoiztu egin du, eta diru-sail berria sortu du eginkizunerako, 4.053 euro bideratuta. Inbertsioetarako denera 83.432 euro izendatu dira. Hasita edo iazko ekitaldian finkatuta geratu ziren proiektuak burutzeaz gain (ikus eskuineko zerrenda), lau lehentasun markatu ditu udalak egiteko berrien arloan. Egitasmo nagusia Beti Gazte jubilatu elkartea berritzea izango da, 66.432 eurorekin. Lur salerosketaren arabera 26.000 euroan geratuko litzaioke udalari inbertsio horretako kostua. Astelehenean hasi ziren lanak, otsailaren erdi alderako bukatzekotan. Bestetik, Aniztasun eta Migrazio Planari ekin nahi dio udalak urtean zehar. Atzerriko jatorria duten zaldibiarrekiko «zubiak» eraikitzea da helburua. 2012an diagnostikoa garatuko dute. Hilerriarekin lotutako lur salerosketa da hirugarren egitasmo bat. 2009an udalak hilerria lekuz aldatzeko erositako lur saila saldu egin nahi du orain —37.620 euroko sarrera aurreikusten du—, eta gaur egungo kanposantuaren aurreko eremu bat erosi, «horrela hilerria behin betiko kokatzeko». Eragiketarako 11.000 euro zehaztu ditu aurrekontuan. Azkenik, [...]
Astero Ordiziako azokara gerturatzen diren saltzaile zein bisitarien artean gauza jakina da urteko lehenengo azoka triste samarra izaten dela, eta atzokoa ere ildo beretik joan zela aipatu behar da: etxerako moduko eguraldi petrala, jende handirik ez, eta genero berririk ere, apenas. Baliarraingo Edurne Jauregiren postuan ikusi genituen sahats adarrak izan ziren bertako produktuen artean nobedade bakarra; 3 euroan jarri zuen salgai sorta bakoitza. Barazki landareak saltzen dituztenei ere ez zaie asko falta genero berria ekartzeko, baina urtarrilak bereak eman arte itxaron beharko da seguru asko lehenengo marrubi landareak ikusteko. Arkume salmentari dagokionez, pasa den astean baino buru gehiago saldu ziren atzo, baina prezioak majo egin zuen behera: 38 buru saldu ziren, horietako zortzi, kiloko 3,5 euroan, eta gainontzekoak 3 euroan; joan den astean, Gabonak tarteko, 5 euroan saldu zen kiloa. Bestetik, Gabon inguruan botatako izotzei buruz galdetuta, orokorrean ez omen da kalte handiegirik izan baratzeetan; baserritarren batek edo bestek aipatu zuen eskarola batzuk izorratu zaizkiola, baina apartekorik ez, dirudienez. Huelvako marrubiak Kanpoko produktuen artean Huelvatik ekarritako lehenengo marrubiak ikusi genituen atzo azokan; aurreko asteetan baziren salgai Marokotik iritsitakoak, baina Huelvakoentzat hauxe izan da lehenengo astea. 6 eta 6,5 euro artean saltzen da kiloa. Hego Amerikatik ekarritako gereziak, berriz, 12-14 eurotan [...]
Ordiziako merkatari eta ostalari elkarteak San Tomas egunean abiatu zuen Eguberrietako kanpaina gaur iluntzean bukatuko da. Hainbat ekimen jarri zituen martxan elkarteak hamabostaldi horretarako, tartean Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa. Hemeretzi...
Bost Herrien Arteko Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean, urtarrilak 8, Zerainen, goizeko hamarretan hasita. Norgehiagoka hori, Segurako eta Zegamako kirol elkarteek antolatu dute, Zegamako, Segurako, Zeraingo, Mutiloako eta Idiaza...
Idiazabalgo Udalak bat egin du larunbatean, urtarrilak 7, presoen eskubideen alde Bilbon egingo duten manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bilduk presoen eskubideen aldeko mozioa aurkeztu zuen abenduko azken udal o...
Idiazabalgo Udalak inbertsioetarako guztira 154.924 euro izango ditu aurten, iaz baino 94.393 euro gehiago. Sarrera arruntak eta gastuak ere igo egingo dira. Horrela adostu zuten Izal Baiko eta Bilduko hautetsiek 2012ko aurrekontuak onartzeko abenduaren 15ean egindako udal osoko bilkuran. Aurten sarrera arruntak 2.750.000 eurokoak izango direla aurreikusi dute kontuetan. Iaz 2.600.000 euro jaso zituen udalak sarreretan. Beraz, %5,7ko igoera emango da aurten, batez ere, udalak tasak eta zergak igotzeko erabakia hartu duelako. Gastu arruntak ordaintzeko 2012an 2.595.076 euro erabiliko dituela aurreikusten dute. Iaz 2.539.469 euroko kostua izan zuten gastuek, beraz, %2,19ko hazkuntza izango dute aurten. Gastu arruntei dagokionean gehien haziko direnak pertsonal gastuak eta maileguen interesak izango dira. Pertsonal gastuek aurten %7,70eko igoera izango dute. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez, hazkuntza hori garbitzaileei maila bat igo zaielako eman da. «Garbitzaileek beste herri batzuekin alderatuz maila baxuagoa zutela eta, sindikatuen bidez beraien maila berrikusteko eskatu zuten, eta halaxe egin genuen». Horrela, Udalak Izal Bai eta Bilduko hautetsien adostasunarekin maila bat igotzeko erabakia hartu zuen. Maileguen interesek %71,43ko igoera izango dute aurten. Igoera hori udalak Txomenarenako parkearen epaiaren harira, eskatu zen maileguaren zati bat exekutatu duelako gertatu da. Udalaren asmoa da behar duten ahala mailegu hori ordaintzen joatea. «Epaileak esan [...]
Asteburu honetan jokatuko dituzte Beasaingo lagun taldeen arteko futbol txapelketako laugarren jardunaldiko partidak. Honakoak dira larunbateko eta igandeko ordutegiak: - Zanbo vs. Mujardin ….. Larunbata, 15:00 - Nelson-Kikara vs. Delizie ...
Antsoategi kultur elkarteak Astotxo egunaren inguruan ohitura duen bezala, erakusketa monografikoa ikusteko aukera dago Lazkaon. Kultur etxeko aretoan jarri dute, astelehenean ireki zuten, eta igandera arte egongo da zabalik, astean zehar egunero 18:00...
Ordiziako Udalak abian du aurten ere Lanbide enplegu zerbitzuak sustatu eta finantzatzen duen enplegu plana. Convocatoria 4.000 planaren bidez –iazko +Euskadi 09– 16 langile kontratatuko dituzte lanaldi osoan sei hilabeterako. Aste honetan ari dira langileak aukeratzeko elkarrizketatak egiten, eta datozen asteetan lanean hasteko moduan izango direla espero du udalak. Programa horretan parte hartzeko ezinbestekoa da langabezian egotea eta EAE Euskal Autonomi Erkidego mailako diru sarreren berme errenta ez jasotzea. Bi helburu ditu plan horrek: Ordizian dagoen langabezia tasari aurre egitea, eta udaleko langileek beren egitekoen artean ez dituzten eta herriarentzat onuragarriak izango diren hainbat zerbitzu eskaintzea. Iaz 30 langile aritu ziren Ordizian programa horren barruan, baina udalak aurten egin duen eskaera murriztu egin du Lanbidek. Iaz 476.000 euroko finantzazioa izan zuen planak, eta aurtengoa 310.000koa izango da. Bitartekariak saihestu dira Diru murrizketa horrek kontratrazioak gutxitzea ekarri du, baina iazkoaren alderatuz, bada berritasun bat: langileak zuzenean kontratatuko direla langile batzordearekin formula bat adostu ondoren. Iaz arte azpikontratatutako enpresak egiten zuten kudeaketa, baina orain haiek jasotzen zuten dirua langileek jasoko dute. Hamasei lanpostuak, banan-banan Berdintasun agente bat; Gizarteratze agente bat; Euskararen normalizaziorako teknikari bat; Gazteria arloko dinamizatzaile bat; Kultur arloko dinamizatzaile bat; Hizkuntza dinamizatzaile agente bat; Gizarte dinamizatzaile bat; Komunikazio proiektuen kudeatzaile [...]