Bost Herrien Arteko Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean Zerainen
Bost Herrien Arteko Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean, urtarrilak 8, Zerainen, goizeko hamarretan hasita. Norgehiagoka hori, Segurako eta Zegamako kirol elkarteek antolatu dute, Zegamako, Segurako, Zeraingo, Mutiloako eta Idiaza...
Bost Herrien Arteko Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte igandean, urtarrilak 8, Zerainen, goizeko hamarretan hasita. Norgehiagoka hori, Segurako eta Zegamako kirol elkarteek antolatu dute, Zegamako, Segurako, Zeraingo, Mutiloako eta Idiazabalgo Udalen eta Segura Irratiaren laguntzarekin.
Benjaminen mailan, Ane Mintegik eta Julen Balerdik (Idiazabal) Iñigo San Pedro eta Jokin Gelbenzu (Idiazabal) izango dituzte aurkari. Alebinen mailan, Joseba Urkizarrek eta Ibai Urteagak (Idiazabal) Xabier Agirreren eta Aimar Ormazabalen (Idiazabal) aurka jokatuko dute. Kadeteen mailan, Iñigo Intxaustik (Segura) Iban Matxinandiarenaren (Zegama) aurka jokatuko du, eta nagusietan berriz, Xanet Imazek (Segura) Unai Atxa (Zegama) izango du aurkari.












