Etxez etxeko otordu zerbitzu berria aurkeztuko du astelehenean Sutondok
Jateko zailtasunak izaten dituzten adineko pertsonen eta menpekotasuna dutenen egoera hobetzeko otordu zerbitzu berria aurkeztuko du Gureak taldearen Sutondo enpresak Ordiziako jubilatuen egoitzan. Datorren astelehenean, hilak 9, izango da aurkezpena, 19:00etan, eta talde horretako Mari Luisa Esnalek emango ditu azalpenak. Sutondo catering enpresaren helburua adineko pertsonen eta menpekotasuna dutenen «bizi kalitatea hobetzea besterik ez da». Norberaren beharrizanetara egokitutako dieta «orekatua eta kalitatekoa» egiteko aukera ematen dute, eta «uste baino modu merkeagoan». Osasunean ez ezik, norberaren bizi kalitatean ere eragina izan dezake programa horretan parte hartzeak, izan ere, Gureakeko kideek diotenez, sukaldean istripuak izateko arriskua murriztu egiten da eta janari prestatzen pasatzen den denbora bestelako ekintzak egiteko erabil daiteke. Azpeitian udaberrian hasi ziren zerbitzu horrekin, eta Beasainen joan den abenduan egin zuten aurkezpena. Otorduak prezio egokian Sutondok hutsean ontziratuta eramaten dizkie otorduak etxera programan parte hartzen dutenei. Sutondoren proposamena hauxe da: astean behin aste osorako janaria (bazkaria eta afaria) eramatea zerbitzu kontratatzen duten pertsonei. Bazkariak bakarrik eskatzeko aukera ere ematen du zerbitzuak. Ontziaren plastikozko estalkiari zulotxo bat egin, berotu eta jateko moduan legoke. Kalitatezko otorduak eskaintzeaz gain, adineko pertsona horien egoera ekonomikoa aintzat hartuta jarri dituzte prezioak. Bazkaria 4 euroan ematen dute, afaria 3,60 euroan, eta bazkaria eta afaria 7,10 euroan. [...]
Jateko zailtasunak izaten dituzten adineko pertsonen eta menpekotasuna dutenen egoera hobetzeko otordu zerbitzu berria aurkeztuko du Gureak taldearen Sutondo enpresak Ordiziako jubilatuen egoitzan. Datorren astelehenean, hilak 9, izango da aurkezpena, 19:00etan, eta talde horretako Mari Luisa Esnalek emango ditu azalpenak.
Sutondo catering enpresaren helburua adineko pertsonen eta menpekotasuna dutenen «bizi kalitatea hobetzea besterik ez da». Norberaren beharrizanetara egokitutako dieta «orekatua eta kalitatekoa» egiteko aukera ematen dute, eta «uste baino modu merkeagoan». Osasunean ez ezik, norberaren bizi kalitatean ere eragina izan dezake programa horretan parte hartzeak, izan ere, Gureakeko kideek diotenez, sukaldean istripuak izateko arriskua murriztu egiten da eta janari prestatzen pasatzen den denbora bestelako ekintzak egiteko erabil daiteke. Azpeitian udaberrian hasi ziren zerbitzu horrekin, eta Beasainen joan den abenduan egin zuten aurkezpena.
Otorduak prezio egokian
Sutondok hutsean ontziratuta eramaten dizkie otorduak etxera programan parte hartzen dutenei. Sutondoren proposamena hauxe da: astean behin aste osorako janaria (bazkaria eta afaria) eramatea zerbitzu kontratatzen duten pertsonei. Bazkariak bakarrik eskatzeko aukera ere ematen du zerbitzuak. Ontziaren plastikozko estalkiari zulotxo bat egin, berotu eta jateko moduan legoke.
Kalitatezko otorduak eskaintzeaz gain, adineko pertsona horien egoera ekonomikoa aintzat hartuta jarri dituzte prezioak. Bazkaria 4 euroan ematen dute, afaria 3,60 euroan, eta bazkaria eta afaria 7,10 euroan. Kopuru horiei %8ko BEZa gehitu behar zaie. Hileko otordu guztiak, esaterako, berrehun euro pasan aterako litzaizkieke Sutondoren eskaintzan parte hartzen dutenei.