Euskal Herriko txapelketari etzi ekingo diote Oianguko palariek
Ordiziako Oiangu pilota elkarteko lau bikotek etzi ekingo diote Euskal Herriko pala txapelketari. Larruzko paletan, 22 urtez azpikoen mailan, Xabier eta Beñat Ibarguren ariko dira; Pala motzeko lehenengo mailan, Gari Arrietak eta Juankar Oterok osatuko dute bikotea; Larruzko paletako lehenengo mailan, berriz, Aitor Luzuriaga eta Jon Soraluze ariko dira elkarrekin; eta Pala motzeko bigarren mailan Iñaki Aranburu eta Iñaki Agirre izango dira bikote. Arrietak eta Oterok Gasteizen ekingo diote txapelketari, baina beste hiru bikoteek etxean dituzte partidak, 17:00etan hasita. Berasategik eta Goiburuk ezin Joan den ostiralean, bestalde, Oianguko Andoni Berasategik eta Rikardo Goiburuk ezin izan zuten larruzko paletako 3. mailako Gipuzkoako txapela jantzi, Euskal Jolas elkarteko Mikel Lopezen eta Imanol Etxeberriaren aurka galdu baitzuten (35-28).
Ordiziako Oiangu pilota elkarteko lau bikotek etzi ekingo diote Euskal Herriko pala txapelketari. Larruzko paletan, 22 urtez azpikoen mailan, Xabier eta Beñat Ibarguren ariko dira; Pala motzeko lehenengo mailan, Gari Arrietak eta Juankar Oterok osatuko dute bikotea; Larruzko paletako lehenengo mailan, berriz, Aitor Luzuriaga eta Jon Soraluze ariko dira elkarrekin; eta Pala motzeko bigarren mailan Iñaki Aranburu eta Iñaki Agirre izango dira bikote. Arrietak eta Oterok Gasteizen ekingo diote txapelketari, baina beste hiru bikoteek etxean dituzte partidak, 17:00etan hasita.
Berasategik eta Goiburuk ezin
Joan den ostiralean, bestalde, Oianguko Andoni Berasategik eta Rikardo Goiburuk ezin izan zuten larruzko paletako 3. mailako Gipuzkoako txapela jantzi, Euskal Jolas elkarteko Mikel Lopezen eta Imanol Etxeberriaren aurka galdu baitzuten (35-28).














