Ordizian elkartearen Eguberrietako kanpaina gaur bukatuko da
Ordiziako merkatari eta ostalari elkarteak San Tomas egunean abiatu zuen Eguberrietako kanpaina gaur iluntzean bukatuko da. Hainbat ekimen jarri zituen martxan elkarteak hamabostaldi horretarako, tartean Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa. Hemeretzi...
Ordiziako merkatari eta ostalari elkarteak San Tomas egunean abiatu zuen Eguberrietako kanpaina gaur iluntzean bukatuko da. Hainbat ekimen jarri zituen martxan elkarteak hamabostaldi horretarako, tartean Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa. Hemeretzi komertziok atondu dituzte erakusleihoak, eta bezeroek gustuko hiruren alde botoa emateko aukera dute gaur arte. Parte hartzaileen artean ordenagailu eramangarri bat zozkatuko dute. www.ordizia.com atarian eman daiteke botoa.
Erakusketa ere gaur arte
Elkartasunari ere bide eman nahi izan dio Ordizianen Eguberrietan, eta Etiopia-Utopia erakundearekin lankidetzan Zure Gabonak bildu kanpaina egin du. Erakunde horren erakusketa ere gaur arte egongo da ikusgai.













