Udalaren enplegu planaren bidez kontratatuko diren 16 langileak aurki dira lanean
Ordiziako Udalak abian du aurten ere Lanbide enplegu zerbitzuak sustatu eta finantzatzen duen enplegu plana. Convocatoria 4.000 planaren bidez –iazko +Euskadi 09– 16 langile kontratatuko dituzte lanaldi osoan sei hilabeterako. Aste honetan ari dira langileak aukeratzeko elkarrizketatak egiten, eta datozen asteetan lanean hasteko moduan izango direla espero du udalak. Programa horretan parte hartzeko ezinbestekoa da langabezian egotea eta EAE Euskal Autonomi Erkidego mailako diru sarreren berme errenta ez jasotzea. Bi helburu ditu plan horrek: Ordizian dagoen langabezia tasari aurre egitea, eta udaleko langileek beren egitekoen artean ez dituzten eta herriarentzat onuragarriak izango diren hainbat zerbitzu eskaintzea. Iaz 30 langile aritu ziren Ordizian programa horren barruan, baina udalak aurten egin duen eskaera murriztu egin du Lanbidek. Iaz 476.000 euroko finantzazioa izan zuen planak, eta aurtengoa 310.000koa izango da. Bitartekariak saihestu dira Diru murrizketa horrek kontratrazioak gutxitzea ekarri du, baina iazkoaren alderatuz, bada berritasun bat: langileak zuzenean kontratatuko direla langile batzordearekin formula bat adostu ondoren. Iaz arte azpikontratatutako enpresak egiten zuten kudeaketa, baina orain haiek jasotzen zuten dirua langileek jasoko dute. Hamasei lanpostuak, banan-banan Berdintasun agente bat; Gizarteratze agente bat; Euskararen normalizaziorako teknikari bat; Gazteria arloko dinamizatzaile bat; Kultur arloko dinamizatzaile bat; Hizkuntza dinamizatzaile agente bat; Gizarte dinamizatzaile bat; Komunikazio proiektuen kudeatzaile [...]
Ordiziako Udalak abian du aurten ere Lanbide enplegu zerbitzuak sustatu eta finantzatzen duen enplegu plana. Convocatoria 4.000 planaren bidez –iazko +Euskadi 09– 16 langile kontratatuko dituzte lanaldi osoan sei hilabeterako. Aste honetan ari dira langileak aukeratzeko elkarrizketatak egiten, eta datozen asteetan lanean hasteko moduan izango direla espero du udalak.
Programa horretan parte hartzeko ezinbestekoa da langabezian egotea eta EAE Euskal Autonomi Erkidego mailako diru sarreren berme errenta ez jasotzea. Bi helburu ditu plan horrek: Ordizian dagoen langabezia tasari aurre egitea, eta udaleko langileek beren egitekoen artean ez dituzten eta herriarentzat onuragarriak izango diren hainbat zerbitzu eskaintzea. Iaz 30 langile aritu ziren Ordizian programa horren barruan, baina udalak aurten egin duen eskaera murriztu egin du Lanbidek. Iaz 476.000 euroko finantzazioa izan zuen planak, eta aurtengoa 310.000koa izango da.
Bitartekariak saihestu dira
Diru murrizketa horrek kontratrazioak gutxitzea ekarri du, baina iazkoaren alderatuz, bada berritasun bat: langileak zuzenean kontratatuko direla langile batzordearekin formula bat adostu ondoren. Iaz arte azpikontratatutako enpresak egiten zuten kudeaketa, baina orain haiek jasotzen zuten dirua langileek jasoko dute.
Hamasei lanpostuak, banan-banan
Berdintasun agente bat; Gizarteratze agente bat; Euskararen normalizaziorako teknikari bat; Gazteria arloko dinamizatzaile bat; Kultur arloko dinamizatzaile bat; Hizkuntza dinamizatzaile agente bat; Gizarte dinamizatzaile bat; Komunikazio proiektuen kudeatzaile bat; Komunikazioaren garapenerako teknikari bat; Marketin teknikari bat; Teknologia berrietarako teknikari bat; Ingurumen teknikari bat; eta Eginkizun anitzetarako hiru langile.













