Urtezaharreko ajea kendu ezinda
Astero Ordiziako azokara gerturatzen diren saltzaile zein bisitarien artean gauza jakina da urteko lehenengo azoka triste samarra izaten dela, eta atzokoa ere ildo beretik joan zela aipatu behar da: etxerako moduko eguraldi petrala, jende handirik ez, eta genero berririk ere, apenas. Baliarraingo Edurne Jauregiren postuan ikusi genituen sahats adarrak izan ziren bertako produktuen artean nobedade bakarra; 3 euroan jarri zuen salgai sorta bakoitza. Barazki landareak saltzen dituztenei ere ez zaie asko falta genero berria ekartzeko, baina urtarrilak bereak eman arte itxaron beharko da seguru asko lehenengo marrubi landareak ikusteko. Arkume salmentari dagokionez, pasa den astean baino buru gehiago saldu ziren atzo, baina prezioak majo egin zuen behera: 38 buru saldu ziren, horietako zortzi, kiloko 3,5 euroan, eta gainontzekoak 3 euroan; joan den astean, Gabonak tarteko, 5 euroan saldu zen kiloa. Bestetik, Gabon inguruan botatako izotzei buruz galdetuta, orokorrean ez omen da kalte handiegirik izan baratzeetan; baserritarren batek edo bestek aipatu zuen eskarola batzuk izorratu zaizkiola, baina apartekorik ez, dirudienez. Huelvako marrubiak Kanpoko produktuen artean Huelvatik ekarritako lehenengo marrubiak ikusi genituen atzo azokan; aurreko asteetan baziren salgai Marokotik iritsitakoak, baina Huelvakoentzat hauxe izan da lehenengo astea. 6 eta 6,5 euro artean saltzen da kiloa. Hego Amerikatik ekarritako gereziak, berriz, 12-14 eurotan [...]
Astero Ordiziako azokara gerturatzen diren saltzaile zein bisitarien artean gauza jakina da urteko lehenengo azoka triste samarra izaten dela, eta atzokoa ere ildo beretik joan zela aipatu behar da: etxerako moduko eguraldi petrala, jende handirik ez, eta genero berririk ere, apenas.
Baliarraingo Edurne Jauregiren postuan ikusi genituen sahats adarrak izan ziren bertako produktuen artean nobedade bakarra; 3 euroan jarri zuen salgai sorta bakoitza. Barazki landareak saltzen dituztenei ere ez zaie asko falta genero berria ekartzeko, baina urtarrilak bereak eman arte itxaron beharko da seguru asko lehenengo marrubi landareak ikusteko.
Arkume salmentari dagokionez, pasa den astean baino buru gehiago saldu ziren atzo, baina prezioak majo egin zuen behera: 38 buru saldu ziren, horietako zortzi, kiloko 3,5 euroan, eta gainontzekoak 3 euroan; joan den astean, Gabonak tarteko, 5 euroan saldu zen kiloa.
Bestetik, Gabon inguruan botatako izotzei buruz galdetuta, orokorrean ez omen da kalte handiegirik izan baratzeetan; baserritarren batek edo bestek aipatu zuen eskarola batzuk izorratu zaizkiola, baina apartekorik ez, dirudienez.
Huelvako marrubiak
Kanpoko produktuen artean Huelvatik ekarritako lehenengo marrubiak ikusi genituen atzo azokan; aurreko asteetan baziren salgai Marokotik iritsitakoak, baina Huelvakoentzat hauxe izan da lehenengo astea. 6 eta 6,5 euro artean saltzen da kiloa.
Hego Amerikatik ekarritako gereziak, berriz, 12-14 eurotan mantentzen dira. Gainontzean, Tuterako orburuen prezioa dozenako 4,5 eurotan geratu da aste honetan, eta ilar kiloa ia 5 eurotan saltzen da.