Binakako txapelketako kanporaketa galdu dute Azurmendik eta Atutxak
Eusko Label Binakako Txapelketako lehen kanporaketa galdu egin dute Iñaki Azurmendi arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Herenegun jokatu zuten Joseba Otaegiren eta Unai Otañoren aurka, eta bikote gipuzkoarrak bi minutu eta erdiko aldeareki...
Eusko Label Binakako Txapelketako lehen kanporaketa galdu egin dute Iñaki Azurmendi arriarandarrak eta Aitzol Atutxa bizkaitarrak. Herenegun jokatu zuten Joseba Otaegiren eta Unai Otañoren aurka, eta bikote gipuzkoarrak bi minutu eta erdiko aldearekin irabazi zien iazko txapeldunei. 18 enborrak mozteko 19 minutu eta hiru segundo behar izan zituzten Otaegik eta Otañok, eta 21 minutu eta 31 segundo Azurmendik eta Atutxak.
Kolpekako lehen enborrean aurretik jarri ziren arrirandarra eta bizkaitarra, baina handik aurrera, Otaño eta Otaegi izan ziren nagusi. Azken sei enborretara minitu bat eta hamaika segundoko tartearekin iritsi zen bikote gipuzkoarra, eta handik aurrera erraz nagusitu ziren.
Irabaztea beste aukerarik ez
Lehen kanporaketa galduta, asteburu honetan A multzoko bikoteen lehia galtzen dutenen aurka airtu beharko dute Azurmendik eta Atutxak. Haiei irabaztea beste aukerarik ez dute txapelketako final aurrekoetara sartzeko.













