Gabiriako Udalak 481.470 euroko aurrekontua izango du, iaz baino 19.000 euro gutxiagokoa
Gabiriako Udalak 481.470 euroko aurrekontua izango du 2012 urterako, iaz baino 19.000 euro gutxiago. Jaitsiera hori batez ere bi faktorek eragin dute. Batetik, etxebizitzen eraikuntza geratu egin denez, udalak diru sarrera gutxiago izango du, eta bestetik, Foru Funtsaren 2009ko itzulketengatik 2012an iaz baino 19.000 euro gutxiago ordaindu beharko ditu. Sarrerei dagokionean, dirurik gehien transferentzien bidez jasoko du udalak, hau da, 342.620 euro. Zuzeneko zergekin berriz, 83.200 euro bilduko ditu udalak. Gastuen atalean, ondasunari eta zerbitzuari dagozkion gastuak ordaintzen erabiliko du diru gehien: 231.510 euro. Bestalde, pertsonal gastuak ordaintzeko 129.523 euro gastatuko ditu aurten. Gabiriako Udalak jakitera eman duenez, «egoera ekonomikoa ez da samurra» eta horregatik aurtengo urtean udal langileen soldatak ez igotzeko erabakia hartu du. 50.000 euroko diru-gerakina Sarrerak eta gastuak behin zehaztuta, aurtengo aurrekontuan inbertsioetarako dirurik ez du izango Gabiriako Udalak. Dena den, 50.000 euroko diru-gerakina geratuko zaiola aurreikusten du. Diru kopuru horrekin zein diru-laguntzen bidez jasotzen duenarekin bi proiektu gauzatzeko asmoa du. Batetik, Ugaran auzoan telebista errepikagailua ipiniko du, eta bestetik, herrigunean dagoen haurren parkea berrituko du. Ekipamendua eta zorua aldatuko dizkiote parke horri, Ibon Elgarresta Gabiriako alkatearen hitzetan «bata zein bestea egoera kaskarrean baitaude».
Gabiriako Udalak 481.470 euroko aurrekontua izango du 2012 urterako, iaz baino 19.000 euro gutxiago. Jaitsiera hori batez ere bi faktorek eragin dute. Batetik, etxebizitzen eraikuntza geratu egin denez, udalak diru sarrera gutxiago izango du, eta bestetik, Foru Funtsaren 2009ko itzulketengatik 2012an iaz baino 19.000 euro gutxiago ordaindu beharko ditu.
Sarrerei dagokionean, dirurik gehien transferentzien bidez jasoko du udalak, hau da, 342.620 euro. Zuzeneko zergekin berriz, 83.200 euro bilduko ditu udalak.
Gastuen atalean, ondasunari eta zerbitzuari dagozkion gastuak ordaintzen erabiliko du diru gehien: 231.510 euro. Bestalde, pertsonal gastuak ordaintzeko 129.523 euro gastatuko ditu aurten. Gabiriako Udalak jakitera eman duenez, «egoera ekonomikoa ez da samurra» eta horregatik aurtengo urtean udal langileen soldatak ez igotzeko erabakia hartu du.
50.000 euroko diru-gerakina
Sarrerak eta gastuak behin zehaztuta, aurtengo aurrekontuan inbertsioetarako dirurik ez du izango Gabiriako Udalak. Dena den, 50.000 euroko diru-gerakina geratuko zaiola aurreikusten du. Diru kopuru horrekin zein diru-laguntzen bidez jasotzen duenarekin bi proiektu gauzatzeko asmoa du. Batetik, Ugaran auzoan telebista errepikagailua ipiniko du, eta bestetik, herrigunean dagoen haurren parkea berrituko du. Ekipamendua eta zorua aldatuko dizkiote parke horri, Ibon Elgarresta Gabiriako alkatearen hitzetan «bata zein bestea egoera kaskarrean baitaude».














