Inauterietako Sorgin Dantzan parte hartzeko ikastaroa
Sustraiak dantza taldeak urtero konpartsa bat kaleratu ohi du inauterietako igandean, Euskal Herriko ohiturazko inauteri bat irudikatuz. Aurten Lasarte-Oriako Sorgin Dantzan oinarrituko dute jaia. Herritarrek ere har dezakete konpartsan parte. Ikastaro...
Sustraiak dantza taldeak urtero konpartsa bat kaleratu ohi du inauterietako igandean, Euskal Herriko ohiturazko inauteri bat irudikatuz. Aurten Lasarte-Oriako Sorgin Dantzan oinarrituko dute jaia. Herritarrek ere har dezakete konpartsan parte. Ikastaro bat abiarazi dute dantzak irakasteko. Entseguak astearteetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan egingo dituzte, dantza taldearen egoitzan.













