Ibilgailuek abiadura murriztu dezaten, hainbat koska jarri ditu udalak Zaldizurreta kalean. Hartutako nuerriak, ordea, ez du helburua betetzen lagundu, ibilgailu askok koskak albo batetik zehakatzen baitituzte. Inguru horretan bizi diren herritarren ke...
Goieniz zine klubak antolatuta, bihar hasiko da Beasainen 35. zine zikloa. Guztira, zortzi izango dira Usurbe antzokian ikusi ahalko diren pelikulak, ostegunero, martxoaren 29ra arte. Goieniz elkarteak 18 urte daramatza urtean bitan zinema zikloak antolatzen, eta dagoeneko 500 film baino gehiago ikusteko aukera eskaini dute. Zinema alternatiboa dute oinarri, eta ziklo honetan ere gai eta herrialde ezberdinetako filmak ikusi ahalko dira. Goienizeko Jose Ignazio Sanchezek azaldu duenez, aniztasuna izaten dute oinarri eta helburu filmak aukeratzerakoan: «Jendeak izan ditzakeen interesak hartzen ditugu kontuan, zinemaren bitartez hainbat gaietara eta herrialdetara gerturatzeko aukera baitago». Bihar hasiko den zikloan ere halaxe izango da. Drama gogor batekin hasiko da, eta umore beltza oinarri duen komedia ikusi ahalko da datorren astean. Haren ondoren Frantzian eta Kanadan ekoitzitako film bat, eta laugarrena animaziozko filma izango da, Kubako arazo politikoa lantzen duena. Bosgarrena film irandar bat izango da, eta seigarrenak emakumen inguruan dihardu. Film hau, Nazioarteko Emakume Langileen egunean ikusi ahalko da. Zazpigarrenak kutsu dokumentala du, krisi ekonomikoaren ingurukoa da, eta zortzigarrena eta azkena Colonbian ekoitzitakoa da. Biharko filmaren aurretik, iazko abenduaren 29an egin zuten Gau Laburra jaialdia irabazi zuen Gregorio Muroren lana eskainiko dute. Muro bera ere Usurben izango da bihar, filmaren inguruan hainbat azalpen ematen. Martxoaren [...]
Angel Irigorasek (Zegama, 1954) hezkuntzari buruzko liburua kaleratu zuen abenduan. Herriko gai bat oinarri hartuta egiten duen laugarren lana da. Zeregin horietan nola hasi zen eta nola lan egiten duen izan du hizpide. Liburuen inguruko xehetasunak ere eman ditu. Aurten laugarren liburua atera duzu. Zerk bultzatuta hasi zinen? Herri minak edo herriko hainbat gauza jakiteko desioak bultzatuta hasi nintzen. Askotan taberna edo lagun artean aipatzen ditugu gauza horiek, baina hor geratzen dira. Lehendabiziko liburua idazten hasi aurretik istripua izan nuen, eta hamar hilabetez bajan egon nintzen. Lehendabiziko zegamarrak zein ote ziren galdezka hasi nintzaion nire buruari. Artzainak izango zirela eta, gai horri tiraka hasi eta informazioa bildu nuen. Artzaintza, herri zapalkuntza, Zegamako papelera eta hezkuntza aukeratu dituzu gai moduan. Guztiak Zegaman oinarritutakoak. Baina zergatik gai horiek? Askotan gai batek bestea ekartzen du. Artzainei buruzko liburua idatzi aurretik, informazio bila nenbilela gauza asko aurkitu nuen. Gerra zibilean hainbat herritar gorri-separatista hil zirela jakin nuen, esaterako. Sekula entzun gabeko kontuak ziren, eta interesa sortu zitzaidan. Artzaintzari buruzko gaiak beraz, gerra zibilari buruzkoa idaztea ekarri zuen. Bestalde, papelera Zegamako enpresa garrantzitsu bat izan zen, eta herriko langileei buruz zerbait egin nahi izan nuen. Ezer bildu gabe zegoen horri buruz, eta merezi zuela pentsatu [...]
Legazpin euskal preso politikoen aldeko plataforma osatzeko deia egin dute. Bihar, hilak 12, 19:00etan elkartuko dira kultur etxean. Herritar guztiei ireki diete gonbitea.
Larunbat arratsaldean, urtarrilak 14, bertso desafioa egingo dute Urretxuko Motz tabernan. Andoni Jaka zumarragarra Asier Iriondo legazpiarraren aurka ariko da kantuan. 19:00etan hasiko dute saioa. Jaka bertsus Iriondo, 200 bertso, 20 epaile izena ...
Etzi arratsaldean 2011 urteko Argizaiola lehiaketako argazkien erakusketa irekiko dute Legazpiko kultur etxean. Legazpin bizi den Iosu Garai argazkilari arrasatearrak irabazi zuen iaz Argizaiola saria. Lehiaketan gonbidapen baten bidez soilik har d...
Segura Irratiko ‘Bixi-bixi’ saioan Ataungo Barandiaran Museoari buruz jardungo dute, gaur, 12:15ean. Aitor Aldasorok eta Luis Mari Zalduak emango dute informazioa. Ion Muñoa, Marijo Etxeberria eta ohiko kideak ere ariko dira.
Eguberrietako atsedenaren ondoren, Ordiziako Mendizaleak igandetik aurrera hasiko dira berriz ere irteerak antolatzen. Aste honetan, Zaldibia aldera joango dira; Ordiziatik abiatu eta Olakosaroira eta Saturdira joango dira, ibilbidea Gaintzan bukat...
Oiangu elkarteko lau bikotek jokatu dute asteburuan Euskal Herriko pala txapelketako lehen jardunaldia; partida bat irabazi eta hiru galdu dituzte. Garaipen bakarra Luzuriagak eta Soraluzek lortu dute, Nafarroako UPNAren kontra. Etxenikek eta...
Teknologia berrien zabalkundeak aldaketa ugari eragin ditu irakaskuntza arloan. Garai bateko koadernoen ordez, egun ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarria erabiltzen du. Eta ohiko liburuen ordez gero eta gehiago erabiltzen dira eduki eta euskarri digitalak. Eduki horiek behar bezala jaso eta kontsultatu ahal izateko, eduki digitalen zentroa zabaldu dute Goierri Berrikuntza Gunean. Ikasle, irakasle nahiz ikerlarientzat dagoeneko zabalik dago zerbitzua, eta laster, enpresetara eta eskualdeko beste eragile batzuengana zabaltzeko asmoa dute. Goierri Berrikuntza Gunearen eraikina 2009an estreinatu zuten. Eraikin horretan, 425 metro koadroko gune bat gorde zuten, liburutegia eta ikasketa gelak hartzeko. Harrezkero, liburutegi hori edukiz eta baliabidez hornitzen aritu dira. Jose Manuel Hernandez, Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroko (IIBZ) arduradunak azaldu duenez, «hau guztia martxan jarri aurretik, inkesta batzuk egin genituen ikasleen eta irakasleen artean, eta hor jaso genuen bazegoela behar bat». Berrikuntza gunea sortu zenean, ikasle eta irakasleen beharrak ere aldatu egin ziren, eta «bibliografia teknikoa eta zientifikoa» behar zutela ikusi zuten. Hala, 2011. urtean zehar, liburutegia «baliabide bibliografikoz eta ez bibliografikoz» hornitu dute. Behin azpiegiturak bermatuta, helburua «katalogoa osatzea» da, Hernandezen ustez. «Egun oraindik material gutxi dugu. Eguberri aurre horretan zabaldu dugu zerbitzu hau, eta orain bibliografia hori osatu nahian ari gara. Orain materiala bildu eta erosteko fasean gaude». Bibliografia hori ere, aldatzen ari [...]
Zaldibiarrek dagoeneko ez dakite zer egin herriaren sarreran daukaten lantegi tzarraren kontuarekin. Garai batean lanpostuak, etekin ekonomikoa eta herriarentzako aurrerapena ematen zituen Bilore xaboi fabrika buruhauste bihurtua da aspaldiko urteetan. Baina burua hausteko arriskuak, literalki, geroz eta kezka handiagoa sorrarazten du. Eraikinari begiratu besterik ez dago, adibidez, egitura egoera tamalgarrian dela jabetzeko, baita kanpotik ere. Lantegia itxi eta kiebra deklaratu zenetik, enpresaren administratzaileen, hartzekodunen —tartean hango langile izandakoak— eta zorpetzearen bueltan dago auzia, epaitegietan. Hori garbitu artean, badirudi ez dagoela inondik aurrera egiteko modurik. Pilota teilatutik teilatura dabil, zaldibiarren haserrerako eta Biloreren teilatuak berak noiz arte iraungo duen zalantzan. Denbora ahitzen ari da. Azkeneko berria da Eusko Jaurlaritzak uko egin diola Zaldibiako Udalak egindako bilera eskaerari. «Beraien erantzukizuna ez dela diote. Ingurumen sailetik osasunekora ibili da kontua joan-etorrian. Eskuak garbitu dituzte», azaldu du Zaldibiako Udaleko Hirigintza zinegotzi Eñaut Hernandezek. Beste behin, enpresaren eta hartzekodunen korapiloarekin behaztopatzen dira erakundeak. Auzi administratiboa dago batetik, baina atzetik deskontaminazioaren lana etorriko da. «Ez du inork deskontaminatu nahi». Eremu handia izateak, eta bere funtzioaren amaieran utzi zituen osagai kimiko eta kutsagarri ugari egoteak asko zailtzen du eremua, edozertarako dela ere, bere onera ekartzea. Zaldibiako Udalak, bere aldetik, argi utzi du berak ere ez daukala eskumenik [...]
Hastera doa bola denboraldi ofiziala Gipuzkoan. Igande honetan, urtarrilak 15, ekingo diote bolariek egutegiko lehenbiziko txapelketari, Lasarte-Orian, herrialdeko taldekako lehia irekitzeko. Bi jardunaldi izango ditu estreinako sariketak, eta hurrengo igandean, hilaren 22an, Gabirian ebatziko da talde txapelduna. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak sei txapelketa antolatu ditu, ekainera bitarte jokatuko direnak. Guztiek izango dute presentzia Goierriko bolatokietan. Jardunaldi ugarik osatzen dituzten lehiaketak daude, batetik: ehendakari txapelketa, Gipuzkoako Kopa, binakakoa eta taldekakoa. Arlo horietako bakoitzean saio bat, gutxienez, eskualdean jokatuko da. Taldekakoaren ondoren, binakako lehiaketa iritsiko da, lau tiraldirekin. Idiazabalen da lehenbizikoa, urtarrilaren 29an, eta Seguran hirugarren jardunaldia antolatuko dute. Asteburu oroko egutegiarekin jarraitzeko, martxoan Lehendakari txapelketaren txanda izango da, bost tiralditara. Zerainen hasiko da, martxoaren 4an, eta Olaberrian bukatu, apirilaren lehenean. Gipuzkoako txapela, Gabirian Hurrengo sariketak ere, Gipuzkoako Kopak, beste bi aldiz bisitatuko du Goierri: apirilaren 22an Mutiloa eta maiatzaren 6an Legazpi. Bost jardunaldi ditu denera. Herrialde mailako txapelketa garrantzitsuena, Gipuzkoako irabazlea izendatuko duena, Gabirian izango da aurten. Maiatzaren 19an jokatuko da, larunbatarekin. Astebete geroago, maiatzaren 27an, adinkako txapelketak Zerainen hartuko dituzte: emakumeen, beteranoen, gazteen eta haurren txapelak egongo dira jokoan. Gipuzkoa mailako egutegi ofizialaz gain, urteroko ohituran Goierriko Txapelketa ere jokatuko da, otsailean hasi eta apirilean bukatzeko. Zazpi jardunaldi inguru [...]
Gipuzkoako Eskola Txikiek urte seinalatua dute 2012a. Hogeita bost urte beteko dira koordinakundea eratu zutenetik. Olaberriko Herri Eskolak, bertako udalaren eta Kuttun guraso elkartearen lankidetzarekin, hitzaldi sorta bat prestatu du urtarrilerako, ...
Zaldibiako Presoen Lagunak taldeak Erregeetako loteriaren lehen sariaren zenbakiarekin batera zotz egin du mendiko ekipo bat. Bakarne Elortza zaldibiarrak eskuratuko du saritako material sorta, hark zeukalako 1208 zenbakidun txartela. Taldekoek eskerra...