Abiadura kosketan zaintza areagotuko du udaltzaingoak
Ibilgailuek abiadura murriztu dezaten, hainbat koska jarri ditu udalak Zaldizurreta kalean. Hartutako nuerriak, ordea, ez du helburua betetzen lagundu, ibilgailu askok koskak albo batetik zehakatzen baitituzte. Inguru horretan bizi diren herritarren ke...
Ibilgailuek abiadura murriztu dezaten, hainbat koska jarri ditu udalak Zaldizurreta kalean. Hartutako nuerriak, ordea, ez du helburua betetzen lagundu, ibilgailu askok koskak albo batetik zehakatzen baitituzte. Inguru horretan bizi diren herritarren kezkari erantzunez hartu zuen udalak neurria, baina eraginik ez duela konturatu dira, eta aurrerantzean gune horretan zaintza berezia egingo dute udaltzainek.
Neurria errespetatzen ez duten gidariak salatuko dituztela jakinarazi dute udaletik, Zirkulazio Arautegi Orokorrean jasota baitago sigi-saga eginez zirkulatzea debekatuta dagoela, ibilgailuak «kontrako erreian sartu eta luzerako marra etengabea ez dutelako errespetatzen», zehaztu dute Udaltzaingotik.
Sigi-saga ez egiteko, isuna ekiditeko eta autoari ahalik eta kalte gutxien egiteko, ibilgailuen gupilak kosken ertzeetatik gertu daudela igarotzeko aholkatu dute udaltzainek: «Koska hauen altuera txikiena alboetan dago, eta ibilgailuen bi gurpilak alboetatik pasatuz gero, saltoa txikiagoa da, ibilgailuak oreka hobeto mantentzen duelako».
Ekonomikoki bideragarriagoa
Zaldizurretako bizilagunek hainbatetan adierazi dute inguru horretan ibilgailuak behar baino abidura handiagoan ibiltzen direla, eta neurrirenbat hartzeko eskatu dute. Hala, udalak bi aukera zituela jakinarazi dute: lanak amaitu eta asfaltatu aurretik oinezkoen pasabideak altxatzea, eta abiadura moteltzeko koskak jartzea. Lehen aukerak, ordea, «ekonomikoki gastu handia» eskatzen zuela adierazi dute, eta horregatik egin dutela bigarrenaren aldeko hautua.