Eskola Txikiei buruz hitzaldi sorta hasi dute Olaberrian
Gipuzkoako Eskola Txikiek urte seinalatua dute 2012a. Hogeita bost urte beteko dira koordinakundea eratu zutenetik. Olaberriko Herri Eskolak, bertako udalaren eta Kuttun guraso elkartearen lankidetzarekin, hitzaldi sorta bat prestatu du urtarrilerako, ...
Gipuzkoako Eskola Txikiek urte seinalatua dute 2012a. Hogeita bost urte beteko dira koordinakundea eratu zutenetik. Olaberriko Herri Eskolak, bertako udalaren eta Kuttun guraso elkartearen lankidetzarekin, hitzaldi sorta bat prestatu du urtarrilerako, Eskola Txikiak: proiektu baten ezagutza eta bizipenak goiburupean.
Lehenbiziko saioa atzo iluntzean izan zen, Olaberriko udaletxean. Abaltzisketako, Altzoko, Albizturgo eta Gabiriako gurasoek parte hartu zuten, ikasleen aita-amek eskolaren inguruan dituzten bizipenak azaltzeko.
Urtarrilaren 17an da bigarren jardunaldia, 19:00etan. Irakasleen formakuntzako arduradun batek Eskola Txikien proiektuaren berri emango du. Azken hitzaldia, urtarrilaren 24an, 17:00etan, Olaberriko eskolako eta haur eskolako irakasle eta hezitzaileek emango dute, herrian proiektua nola gauzatzen den azaltzeko.
«Jakitun gara gure haurrak herrian eskolatzeak dituen onurez?» galderari hiru ikuspegitatik erantzungo diote hitzaldietan.