Goierriko bolariek igandean hasiko dute denboraldia, taldekako txapelketarekin
Hastera doa bola denboraldi ofiziala Gipuzkoan. Igande honetan, urtarrilak 15, ekingo diote bolariek egutegiko lehenbiziko txapelketari, Lasarte-Orian, herrialdeko taldekako lehia irekitzeko. Bi jardunaldi izango ditu estreinako sariketak, eta hurrengo igandean, hilaren 22an, Gabirian ebatziko da talde txapelduna. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak sei txapelketa antolatu ditu, ekainera bitarte jokatuko direnak. Guztiek izango dute presentzia Goierriko bolatokietan. Jardunaldi ugarik osatzen dituzten lehiaketak daude, batetik: ehendakari txapelketa, Gipuzkoako Kopa, binakakoa eta taldekakoa. Arlo horietako bakoitzean saio bat, gutxienez, eskualdean jokatuko da. Taldekakoaren ondoren, binakako lehiaketa iritsiko da, lau tiraldirekin. Idiazabalen da lehenbizikoa, urtarrilaren 29an, eta Seguran hirugarren jardunaldia antolatuko dute. Asteburu oroko egutegiarekin jarraitzeko, martxoan Lehendakari txapelketaren txanda izango da, bost tiralditara. Zerainen hasiko da, martxoaren 4an, eta Olaberrian bukatu, apirilaren lehenean. Gipuzkoako txapela, Gabirian Hurrengo sariketak ere, Gipuzkoako Kopak, beste bi aldiz bisitatuko du Goierri: apirilaren 22an Mutiloa eta maiatzaren 6an Legazpi. Bost jardunaldi ditu denera. Herrialde mailako txapelketa garrantzitsuena, Gipuzkoako irabazlea izendatuko duena, Gabirian izango da aurten. Maiatzaren 19an jokatuko da, larunbatarekin. Astebete geroago, maiatzaren 27an, adinkako txapelketak Zerainen hartuko dituzte: emakumeen, beteranoen, gazteen eta haurren txapelak egongo dira jokoan. Gipuzkoa mailako egutegi ofizialaz gain, urteroko ohituran Goierriko Txapelketa ere jokatuko da, otsailean hasi eta apirilean bukatzeko. Zazpi jardunaldi inguru [...]
Hastera doa bola denboraldi ofiziala Gipuzkoan. Igande honetan, urtarrilak 15, ekingo diote bolariek egutegiko lehenbiziko txapelketari, Lasarte-Orian, herrialdeko taldekako lehia irekitzeko. Bi jardunaldi izango ditu estreinako sariketak, eta hurrengo igandean, hilaren 22an, Gabirian ebatziko da talde txapelduna.
Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak sei txapelketa antolatu ditu, ekainera bitarte jokatuko direnak. Guztiek izango dute presentzia Goierriko bolatokietan. Jardunaldi ugarik osatzen dituzten lehiaketak daude, batetik: ehendakari txapelketa, Gipuzkoako Kopa, binakakoa eta taldekakoa. Arlo horietako bakoitzean saio bat, gutxienez, eskualdean jokatuko da.
Taldekakoaren ondoren, binakako lehiaketa iritsiko da, lau tiraldirekin. Idiazabalen da lehenbizikoa, urtarrilaren 29an, eta Seguran hirugarren jardunaldia antolatuko dute.
Asteburu oroko egutegiarekin jarraitzeko, martxoan Lehendakari txapelketaren txanda izango da, bost tiralditara. Zerainen hasiko da, martxoaren 4an, eta Olaberrian bukatu, apirilaren lehenean.
Gipuzkoako txapela, Gabirian
Hurrengo sariketak ere, Gipuzkoako Kopak, beste bi aldiz bisitatuko du Goierri: apirilaren 22an Mutiloa eta maiatzaren 6an Legazpi. Bost jardunaldi ditu denera.
Herrialde mailako txapelketa garrantzitsuena, Gipuzkoako irabazlea izendatuko duena, Gabirian izango da aurten. Maiatzaren 19an jokatuko da, larunbatarekin. Astebete geroago, maiatzaren 27an, adinkako txapelketak Zerainen hartuko dituzte: emakumeen, beteranoen, gazteen eta haurren txapelak egongo dira jokoan.
Gipuzkoa mailako egutegi ofizialaz gain, urteroko ohituran Goierriko Txapelketa ere jokatuko da, otsailean hasi eta apirilean bukatzeko. Zazpi jardunaldi inguru izango ditu eskualdeko lehiaketak, larunbatetan, edozein bolarirentzat irekia.
Horrez gain, bolatarako zaletasuna duten herrietan, festetan tokian tokiko lehiaketak ere antolatuko dituzte. Gisa horretako lehenbizikoa Idiazabalen izango da, San Blas jaietan.
Gipuzkoako egutegia
Taldeka
- Urtarrilak 15. Lasarte.
- Urtarrilak 22. Gabiria.
Binaka
- Urtarrilak 29. Idiazabal.
- Otsailak 5. Ategorrieta.
- Otsailak 12. Segura.
- Otsailak 19. Añorga.
Lehendakari
- Martxoak 4. Zerain.
- Martxoak 11. Ereñotzu.
- Martxoak 18. Aia.
- Martxoak 25. Altza.
- Apirilak 1. Olaberria.
Gipuzkoako kopa
- Apirilak 15. Usurbil.
- Apirilak 22. Mutiloa.
- Apirilak 29. Urnieta.
- Maiatzak 6. Legazpi.
- Maiatzak 13. Hernani.
Gipuzkoako txapelketa
- Maiatzak 19. Gabiria.
Adinkako txapelketak
- Maiatzak 27. Zerain.
Euskadiko txapelketa
- Ekainak 2. Bizkaia.