Ikasleak iaz, Zelai Ariztin eurentzat egokitutako gelan
Urtarrileko asteburuetan, Zelai Arizti kultur etxeko aretoa ikasgela bihurtuko dutela iragarri du Zumarragako Udaleko kultura sailak.
Urtarrilaren 14tik aurrera, larunbatetan eta igandetan zabalik egongo da ikasgela. Larunbatetan, goizez udal liburutegia irekita dagoela kontutan izanda (10:00etatik 13:30era), arratsaldeko ordutegia izango du ikasgelak: 16:30etik 20:30era. Igandetan berriz, goizez (10:30etik 13:30era) eta arratsaldez (16:30etik 19:30era) irekiko dute.
Udaleko kultura sailaren bitartez, ikasle talde batek, haientzako gela bat zabaltzeko eskaria egin zuen iaz, eta udalak martxan jarri zuen ikasgela, Zelai Arizti kultur etxean.