Antioko interpretazio zentroaren lanak, atzo
Zumarragan, aurrera doaz Antioko interpretazio zentroa egiteko lanak. Behin mendiari eusten dioten muruak eginda, orain, zentroak izango dituen espazioak bereiziko dituzten hormekin hasi dira, eta lehenengoa eraiki dute jada. Lanak ”ondo” doazela esan du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Hala ere, hasiera batean, Santa Isabel egunerako (uztailean) inauguratzeko moduan egongo direla baieztatu bazuen ere, ”zaila” izango dela dio orain, ”beste erakunde batzuren diru-laguntzak lortzeko, agian, lanak luzatu beharko ditugu, 2013ko diru-sailetan sartzeko”.