Oianguko lau bikote Euskal Herriko txapelketan
Oiangu elkarteko lau bikotek jokatu dute asteburuan Euskal Herriko pala txapelketako lehen jardunaldia; partida bat irabazi eta hiru galdu dituzte. Garaipen bakarra Luzuriagak eta Soraluzek lortu dute, Nafarroako UPNAren kontra. Etxenikek eta...
Oiangu elkarteko lau bikotek jokatu dute asteburuan Euskal Herriko pala txapelketako lehen jardunaldia; partida bat irabazi eta hiru galdu dituzte. Garaipen bakarra Luzuriagak eta Soraluzek lortu dute, Nafarroako UPNAren kontra. Etxenikek eta Ibargurenek 24 eta 35 galdu zuten Usurbilen kontra; Aranburuk eta Agirrek berriz, 35 eta 40, Gaztelekurekin; eta Arrietak eta Oterok, 40 eta 35, Zidorra taldearen kontra.