Egoitz Irizar: “Argazkiak eginez nik asko gozatzen dut musikarekin eta musikaz”
Musika eta argazkilaritza ditu afizio Egoitz Irizarrek (Beasain, 1975), eta biak uztartzeko ohitura du askotan: kontzertura joan eta argazkiak atera. Hardcore musika taldeen kontzertuetan Irizarrek atera dituen hainbat argazki, bilduma batean bilduko ditu Portugaleteko (Bizkaia) Banizu Nizuke kultur elkarteak, argazkilarien lana argitara emateko eta musikaren inguruko beste faktore batzuk ezagutarazteko. Nolatan parte hartu duzu Banizu Nizukekoekin proiektu honetan? Haiek jarri ziren nirekin harremanetan, eta zituzten ideien berri eman zidaten. Ezustean harrapatu ninduen bilduma egiteko eskaintzak, eta oraindik ere kosta egiten zait ulertzea halako talde bat nola sartu den mota honetako proiektuan. Lan asko eskatzen du bilduma sorta honek, eta ondoren jendeak ez du hori dena kontuan hartzen. Hala ere, ilusio handia egin zidan deitu zidatenean, eta oso pozik nago. Zenbat argazkilarik parte hartuko duzue proiektuan? Dagoeneko hiru zenbaki argitaratu ditu elkarteak. Batek ez du zer ikusirik musikarekin, olerkia eta argakigintza lotzen dituelako. Hernaniko Nagore Legarretaren lana da hori, eta liburuaren azalean eta kontrazalean agertzen diren argazkiak nireak dira. Lehen zenbakian hamar argazkilariren lanak daude, eta orain monografikoak ateratzen ari dira. Jon Iraundegirena atera dute dagoeneko, eta oso berezia da, bere garaian argazki kamera zuen bakarra zelako eta Cicatriz, Rip, Kortatu, Vomito… eta halako talde zaharren 30 argazki ateratzen direlako. Zure [...]
Musika eta argazkilaritza ditu afizio Egoitz Irizarrek (Beasain, 1975), eta biak uztartzeko ohitura du askotan: kontzertura joan eta argazkiak atera. Hardcore musika taldeen kontzertuetan Irizarrek atera dituen hainbat argazki, bilduma batean bilduko ditu Portugaleteko (Bizkaia) Banizu Nizuke kultur elkarteak, argazkilarien lana argitara emateko eta musikaren inguruko beste faktore batzuk ezagutarazteko.
Nolatan parte hartu duzu Banizu Nizukekoekin proiektu honetan?
Haiek jarri ziren nirekin harremanetan, eta zituzten ideien berri eman zidaten. Ezustean harrapatu ninduen bilduma egiteko eskaintzak, eta oraindik ere kosta egiten zait ulertzea halako talde bat nola sartu den mota honetako proiektuan. Lan asko eskatzen du bilduma sorta honek, eta ondoren jendeak ez du hori dena kontuan hartzen. Hala ere, ilusio handia egin zidan deitu zidatenean, eta oso pozik nago.
Zenbat argazkilarik parte hartuko duzue proiektuan?
Dagoeneko hiru zenbaki argitaratu ditu elkarteak. Batek ez du zer ikusirik musikarekin, olerkia eta argakigintza lotzen dituelako. Hernaniko Nagore Legarretaren lana da hori, eta liburuaren azalean eta kontrazalean agertzen diren argazkiak nireak dira. Lehen zenbakian hamar argazkilariren lanak daude, eta orain monografikoak ateratzen ari dira. Jon Iraundegirena atera dute dagoeneko, eta oso berezia da, bere garaian argazki kamera zuen bakarra zelako eta Cicatriz, Rip, Kortatu, Vomito… eta halako talde zaharren 30 argazki ateratzen direlako.
Zure argazkien bilduma noiz argitaratuko duten badakizu?
Nik uste dut nire monografikoa bakarrik ez dutela aterako. Euskal hardcorearen inguruan egin nahi dute bilduma bat, eta Zarauzko (Gipuzkoa) Hodei Estebanek eta nik egingo genuke. Ideia garatzen ari gara, lanean, baina oraindik ez dago ezer zehaztuta. Gainera Estebanen hainbat argazki ere jarri dituzte zero aleko nire zatian.
Beasaingo Gaztetxean atera dituzu bildumako argazkiak.
Argazki gehienak gaztetxean ateratakoak dira, baina Idiazabalen, Bartzelonan eta beste leku batzuetan ateratakoak ere badaude.
Zergatik bildu dituzu hardcorraren inguruko argazkiak?
Niri musika asko gustatzen zait eta gogoko dudan estiloa da hardcorra. Gustoko ditudan taldeen kontzertuetara joaten naizenean egiten ditut, musika hori delako gustatzen zaidana.
Lanbidez tabernaria zara. Argazkilaritza afizioa bakarrik al da?
Arrebak argazkilaritzaren inguruko ikasketak ditu eginda, eta hark erakutsi dizkit hainbat gauza. Gustatzen zait argazkiak ateratzea, eta askotan aritzen naiz kamera hartuta argazkiak egiten, baina afizioa da. Kontzertuak antolatzea ere asko gustatzen zait, eta horretan ere aritzen naiz. Beraz, esan daiteke, bi afizio uztartzen ditudala: argazkilaritza eta musika.
Kontzertuez beste era batera gozatzen al da kameraren zulotik begira?
Kontzertuetara joaten naizenean denetik egiteko denbora izaten dut. Musika entzuten dut, kontzertua ikusi, argazkiak atera, garardo batzuk edan… Musikaz modu askotara goza daiteke, eta nik argazkiak egiten gozatzen dut musikarekin eta musikaz.
Gaur egun ia edonork du argazki kamera, eta mugikorrak ere gero eta erabilgarriagoak dira argakiak egiteko. Gutxietsita al dago argazkigintza zure ustez?
Agian argazkilari profesionalen batek errieta egingo dit hau irakutzen duenean, baina, nik uste dut ona dela jendeak argazkiak ateratzea. Agian askok besteek egiten dutelako egingo dute, baina beste espresio mota bat da. Gero ikusi egin behar argazki horiek nolakoak diren, baina niri ondo iruditzen zait jendeak horrenbeste argazki egitea.
Zu noiz hasi zinen kamera hartu eta argazkiak ateratzen?
Gaztetxea izan aurretik, Beasaingo Gazte Asanbladakoak Kimuaken lokalean elkartzen ginen. Baina ez genuen kontzurik antolatzeko lekurik, eta Loinazko San Martin plaza azpian egiten genituen. Antolatzen genituen kontzertuetan eta gainerako ekintzetan hasi nintzen argazkiak ateratzen, jendeak zer egiten genuen ikus zezan.
Beasaingo Jazpana jaialdiko argazki rallya irabazi duzu. Lehiaketetan parte hartzeko ohitura duzu?
Arrebak eta antolatzaileek bultzatuta parte hartu dut rallyan. Ni festara joaten naiz Jazpanara, baina aurten haiek eskatuta parte hartu dut, antolatzen aritzen direnak lagunak direlako eta badakitelako hontan aritzen naizela. Ez nuen irabazteko asmoarekin parte hartu, rallyari indarra emateagatik baizik, jendeak ez badu parte hartzen ez delako antolatuko. Baina irabazi egin dut, eta pozik nago.
Baduzu buruan argazkilaritza oinarri duen beste proiekturik?
Momentuz nahiko lan badut Hodei Estebanekin batera egingo dudan bildumarako argazkiak aukeratzen, eta ez dut besterik pentsatu. Kontzertuetara joaten naizenean argazkiak ateratzen jarraituko dut, baina ez helburu batekin.
Zure argazkiak beste nonbait ikusteko aukerarik badu jendeak?
Argazki guztiak flickr-en jartzen ditut, talderen batek nahi baditu erabili ditzan. Talde ezberdin askoren argazkiak daude, eta han