Jon Maiak Nazio Munduaren ekimenez sortutako dokumentala aurkeztuko du bihar 'Hitzetik Hortzera' saioan
Jon Maiak Gazta zati bat, Nazio Munduaren ekimenez egindako dokumentala aurkeztuko du Hitzetik Hortzera saioan, bihar, urriak 14, 15:00etik aurrera. Lan horrek erabakitzeko eskubidea du oinarri. Apirilaren 8tik 15era bitartean egingo duten Donostiako Giza Eskubideen IX. Zinemaldiaren barruan ere aurkeztuko dute dokumental hori. Bestalde, Angel Oiarbide Nazioen Munduako kideak jakitera eman duenez, Donostian eman eta gero Euskal Herriko txoko desberdinetan ere zabalduko dute.