Uemak urte hasierako batzarra bihar egingo du, Goierriko sei herritako ordezkariekin
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) bihar goizean egingo du, Zumaiako (Gipuzkoa) Alondegian, urte hasierako batzarra, 10:00etan hasita. Ueman sartuta dauden udalerrietako ordezkari politikoek parte hartuko dute. Deialdia Goierriko sei herritako...
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) bihar goizean egingo du, Zumaiako (Gipuzkoa) Alondegian, urte hasierako batzarra, 10:00etan hasita. Ueman sartuta dauden udalerrietako ordezkari politikoek parte hartuko dute. Deialdia Goierriko sei herritako alkate eta zinegotziei ere badagokie. Altzaga, Arama, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo eta Zaldibia dira mankomunitatean dauden herriak, gaur egun.
2011ko balantzea eta 2012ko egitasmoa landuko dituzte batzarrean. Kontseiluko Iñaki Lasak euskararen normalizazioaren bidean udal administrazioak duen garrantzia nabarmenduko du, hitzaldian. Uemak ohar batean aurreratu duenez, “lanketa komunikatiboak aparteko garrantzia” izango du aurtengo ekitaldian. Uema zer den gizarteratzea, eta euskararen “arnasgunea” zer den eta horietan bizitzeak duen garrantziaz jabetzea lirateke egiteko nagusiak.
Gaur egun, eta iazko urtearen bukaeran zuzendaritza batzordea berritu zenetik, ordezkari goierritar bat dago Uemaren gidaritza taldean, Asier Mujika Aramako alkatea.