Ampo Ordiziak errebantxa hartu du, eta Kopako finalerdietara sailkatu da
Ampo Ordiziak balentria egin zuen atzo Altamiran, Santboianaren aurka 0-20 galtzen bukatu aurreneko zatia, eta bigarrenean partida iraulita. Espainiako Kopako final-laurdenetako norgehiagoka jokatu zuten atzo Ordiziak eta Santboianak, eta 27 eta 23 irabazita, finalerdietara sailkatu da Ampo Ordizia. Bide batez, atzo zortzi talde beraren aurka Altamiran jasan zuten porrotarren errebantxa hartu zuten Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako mutilek. Aurreko igandeko talde bertsuak atera zituzten zelaira entrenatzaileek. Hasiera-hasieratik kataluniarrak izan ziren nagusi zelaian. Thompsonek bi zigor kolpe sartuak zituen ordu laurdenerako, eta lehen zatia bukatzerako bi entsegu ere lortu zituzten transformazio eta guzti (0-20). Uztartzeetan eta alboko sakeetan ere gehiago ziren Santboianakoak, eta lehen zati guztia ezinean pasa zuten ordiziarrrek. Bigarren zatian, dena irauli Aldageletan zer gertatu zen jakiterik ez badago ere, Ampo Ordizia bestelako itxurarekin atera zen zelaira bigarren zatian. Hirugarren minuruan entsegua lortu zuen Simpsonek, eta dozena bat minutu beranduago Abanzabalegik gauza bera egin zuen. Bietan hagetara asmatu zuen Krollek, eta 14 eta 20 jarri ziren markagailuan. Partidari buelta ematen hasi ziren ikusita, indarra hartu zuten etxekoek, eta Puyadenak aurretik jarri zuen taldea entsegu bat lortuta. Krollek hagetara asmatuta, eta 21 eta 20 ziren aurretik hogei minuturen faltan. Baina Santboianak erreakzionatu egin zuen, eta zigor kolpe batekin aurreratu [...]
Ampo Ordiziak balentria egin zuen atzo Altamiran, Santboianaren aurka 0-20 galtzen bukatu aurreneko zatia, eta bigarrenean partida iraulita. Espainiako Kopako final-laurdenetako norgehiagoka jokatu zuten atzo Ordiziak eta Santboianak, eta 27 eta 23 irabazita, finalerdietara sailkatu da Ampo Ordizia. Bide batez, atzo zortzi talde beraren aurka Altamiran jasan zuten porrotarren errebantxa hartu zuten Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako mutilek.
Aurreko igandeko talde bertsuak atera zituzten zelaira entrenatzaileek. Hasiera-hasieratik kataluniarrak izan ziren nagusi zelaian. Thompsonek bi zigor kolpe sartuak zituen ordu laurdenerako, eta lehen zatia bukatzerako bi entsegu ere lortu zituzten transformazio eta guzti (0-20). Uztartzeetan eta alboko sakeetan ere gehiago ziren Santboianakoak, eta lehen zati guztia ezinean pasa zuten ordiziarrrek.
Bigarren zatian, dena irauli
Aldageletan zer gertatu zen jakiterik ez badago ere, Ampo Ordizia bestelako itxurarekin atera zen zelaira bigarren zatian. Hirugarren minuruan entsegua lortu zuen Simpsonek, eta dozena bat minutu beranduago Abanzabalegik gauza bera egin zuen. Bietan hagetara asmatu zuen Krollek, eta 14 eta 20 jarri ziren markagailuan. Partidari buelta ematen hasi ziren ikusita, indarra hartu zuten etxekoek, eta Puyadenak aurretik jarri zuen taldea entsegu bat lortuta. Krollek hagetara asmatuta, eta 21 eta 20 ziren aurretik hogei minuturen faltan.
Baina Santboianak erreakzionatu egin zuen, eta zigor kolpe batekin aurreratu egin ziren berriz markagailuan (21-23). 72. minutuan, ordea, Krollek drop bat lortu zuen Ampo Ordiziarentzat, eta bost minutu beranduago zigor kolpe bat ere sartu zuen, emaitza Ordiziaren aldeko utziz (27-23).
Bizkaia Gernika finalerdietan
Bizkaia Gernikaren aurka jokatu beharko ditu finalerdiak orain Ampo Ordiziak, bi partidetara. Lehena Gernikan jokatuko dute hilaren 29an, eta itzulikoa Altamiran, otsailaren 19an. Beste finalerdia El Salvadorrek eta La Vilak jokatuko dute. Datorren asteburuan, berriz, Valladoliden dute ligako partida ordiziarrek, El Salvadorren aurka.














