Garezur-sakro terapia saioa egingo dute bihar eta ostegunean, Zegaman
Garezur-sakro terapia saioa egingo dute bihar eta ostegunean, Zegaman. Biharkoa saio teorikoa izango da eta ostegunekoa, berriz praktikoa. Veechi Kopp alemaniarra Zegaman dago egun batzuk pasatzen. Bera garezur-sakro terapian irakaslea da. Urte asko da...
Garezur-sakro terapia saioa egingo dute bihar eta ostegunean, Zegaman. Biharkoa saio teorikoa izango da eta ostegunekoa, berriz praktikoa.
Veechi Kopp alemaniarra Zegaman dago egun batzuk pasatzen. Bera garezur-sakro terapian irakaslea da. Urte asko daramatza Koppek lan horretan. Terapia mota hori naturala da, eta bere oinarriak osteopatian ditu. Zegamako herritarrei berak egiten duen lana erakutsi nahian antolatu ditu bi saioak.
Bihar hitzaldia emango du 18:30ean, Zegamako kultur etxean. Terapia mota hori hainbat gaitzi aurre egiteko nola erabiltzen azalduko du, bertan.
Saio praktikoa
Osteguneko saioak praktikoak izango dira. Goizean 10:00etatik 14:00etara bitartean arituko da lanean, eta arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara artean. Pertsona bakoitzarekin ordu bat igaroko du, eta saioa doan izango da. Bertara besteak beste, migrainak eta zerbikaletako mina duten pertsona helduak joan daitezke. Herritar helduez gain, haurrak ere eraman ditzakete gurasoek, hala nola, negarrez denbora luzez aritzen diren haurrak, zazpi hilabeterekin jaiotakoak …
Terapian parte hartu nahi duenak aurrez eman behar du izena. Apuntatzeko epea bihar bukatuko da. Interesa duenak Zegamako liburutegira joan behar du 16:30etik 18:30era bitartean. Nahi duenak 943 80 21 37 telefono zenbakira ere deitu dezake.













