Hirugarren Ludoteka Ibiltaria ere arrakastatsua izan da
Aisihezi elkartetik jakinarazi dutenez, larunbat arratsaldean egindako Ludoteka Ibiltaria arrakastatsua izan da. Emandako datuen arabera, ehun ume baino gehiago gerturatu zen Igartza ondoko plazara, bertan jarritako jolasetan ibiltzera eta bestelako ekintzetan parte hartzera. Asteburu honetakoa Ludoteka Ibiltaria antolatzen duten hirugarren aldia da, Berritsu eta Txelotxe ludotekeak eskaintzen duten zerbituza herriko beste auzo batzuetara zabalduz. Aisihezikoen arabera, jolas erraldoiak izan dira haurren harreta gehien erakarri duten jolasak, “agian, berrikuntza izan direlako”, adierazi dute. Komikien eta liburuen txokoan irakurketa lantzen ere hainbat ume egon zirela esan dute, eta berdin txilipurdi txokoan, mahai jolasetan eta eskulanak egiten ere. Ludoteka Ibiltariaren hirugarren aldi honetan parte hartu duten guztiei eta ekintza antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman dizkiete Aisiheziko arduradunek.
Aisihezi elkartetik jakinarazi dutenez, larunbat arratsaldean egindako Ludoteka Ibiltaria arrakastatsua izan da. Emandako datuen arabera, ehun ume baino gehiago gerturatu zen Igartza ondoko plazara, bertan jarritako jolasetan ibiltzera eta bestelako ekintzetan parte hartzera.
Asteburu honetakoa Ludoteka Ibiltaria antolatzen duten hirugarren aldia da, Berritsu eta Txelotxe ludotekeak eskaintzen duten zerbituza herriko beste auzo batzuetara zabalduz. Aisihezikoen arabera, jolas erraldoiak izan dira haurren harreta gehien erakarri duten jolasak, “agian, berrikuntza izan direlako”, adierazi dute. Komikien eta liburuen txokoan irakurketa lantzen ere hainbat ume egon zirela esan dute, eta berdin txilipurdi txokoan, mahai jolasetan eta eskulanak egiten ere.
Ludoteka Ibiltariaren hirugarren aldi honetan parte hartu duten guztiei eta ekintza antolatzen lagundu duten guztiei eskerrak eman dizkiete Aisiheziko arduradunek.













