Iriondok irabazi du bertso desafioa
Larunbatean 200 bertso, 20 epaile bertso desafioa ospatu zuten Urretxuko Motz tabernan. Andoni Jaka zumarragarra eta Asier Iriondo legazpiarra aritu ziren kantuan. Bigarren honek irabazi zuen, 5-4 emaitzaz. Jende asko bildu zen saioan, eta antolatzaile...
Larunbatean 200 bertso, 20 epaile bertso desafioa ospatu zuten Urretxuko Motz tabernan. Andoni Jaka zumarragarra eta Asier Iriondo legazpiarra aritu ziren kantuan. Bigarren honek irabazi zuen, 5-4 emaitzaz. Jende asko bildu zen saioan, eta antolatzaileak «gustura» gelditu dira emaitzarekin. Bertaratuen artean kolore horiko eta gorriko txartelak banatu zituzten. Hauetako bakoitzak bertsolarietako bati egiten zion erreferentzia: Iriondo horia zen (Horiondo izengoitia jarri ziona); Jaka gorria. Ariketa bakoitzean, txarteletariko bat altxatuz hautatzen zuten ikusleek bertsolari gustukoena.
Txapeldunak “giro polita” egon zela nabarmendu du, eta saioak amaierara arte izan zuen parekotasuna ere aipatu du.
[Argazkiak Txemi argazkilariak egindakoak dira]













