Oroitarria dokumentala eskainiko dute bihar gauean Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean. 1978. urteko Iruñeko San Fermin jaietako gertaerak eta German Rodriguezen erailketa gogora ekartzen ditu lan honek. 22:00etan hasiko dute emanaldia, eta sarrera doakoa izango da.