Urretxuko eta Zumarragako haurreskolan izena emateko aukera ireki dute
Urretxuko eta Zumarragako Haurreskola Publikoan matrikulazio epea ireki dute. Urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik. 0 eta 2 urteko haurrei zuzendutako zerbitzua eskaintzen du haurreskolak, hau da, 2010. urtetik 2012. urtera bitartean jaiotakoek eman dezakete bertan izena. Urtarrilaren 21ean, larunbatean, Labeaga kaleko haurreskola ikusteko aukera ere eskainiko dute, 11:00etan.













