‘8 begi’ antzezlana ostiral gauean Urretxun
Ostiral gauean 8 begi antzezlana eskainiko dute Urretxuko eta Zumarragako gaztetxean. Gilkitxaro antzerki konpainiak taularatuko du obra, 23:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da. «Lau dimentsiotako» komedia bat dela esan dute, antzezlaneko bi pertsonaiek «lau begirekin» begiratzen baitiote munduari, betaurrekoengatik. Munduari begiratzeko modu asko daudela aldarrikatu nahi dute, «ikusten duguna ez dela zertan egia izan behar».
Informazio gehiago: kunkkinzona.net