Ordiziako gazteek abenduan egin zuten lehen bilerari segida emanez, bihar bigarren bilera bat egingo dute D’elikatuz zentroan, 19:00etan. Gazteok egin dezagun Ordizia gaztea! da bilera sorta horretarako erabiltzen ari diren leloa. Batzar horien helbu...
Eneko Agirrezabal Txindokiko atletak Gipuzkoako Kros Txapelketa irabazi du, Eibarren. Emakumezkoetan, Goierri Garaiako Ainhoa Sanz kirolariak jantzi du txapela. Bederatzi kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten gizonezkoek helmugan sartu aurretik. ...
Jorge Manrique argazkilari ordiziarrak orain gutxi Afrikara egindako bidaia batean ateratako argazkien bilduma Beasaingo Aterpen ikusi daiteke. Guztira 25 erretratu zintzilikatu ditu tabernako hormetan, Ginea Konakryn, Kamerunen eta Etiopian ateratakoak. Argazkilari autodidakta da Manrique, eta mundu zabaleko herritarren begiradak bilduma batean bildi ditu. Orain bi hilabete Ordizan egindako erakusketan jarritako batzuk dira Beasainen ikusi daitezkeenak, izan ere, jendearen begiradak erakartzen du gehien ordiziarra. Manriqueren lanak otsailaren 10era arte ikusi ahalko dira Aterpen, aste egunetan 12:00etatik 22:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Argazki bakoitzaren ondoan azalpen txiki bat ere jarri du ordiziarrak.
Urteko ekimenetarako diru ekarpenak biltzeko asmoarekin, Almitza sega elkarteak kirol jaialdia antolatu du aurten ere. Pasa den larunbatean ospatu zuten, Zaldibian. Kirolari profesionalak gonbidatu dituzte, beste behin, ikuskizunerako. Pilotak eta aizk...
DVD emanaldia urtarrilaren 27an izango da, iaz egindako mendi irteeren argazkiekin osatuta; urtarrilaren 29an, Pagoetako parkera txangoa egingo dute.
Goierrin Itsasondon hutsik agertu den hilobiaren kasua beste batzuen atariko izan daitekeela dio Marian Zubiak. Lapurtutako haurren gaia gero eta ozenago entzuten da kalean eta komunikabideetan. Jakitera eman den azken kasua Itsasondoko hilerrian egon zitekeen gorpu batena da. Astelehenean haur baten hilobia zabaldu zuten bertan zerbait aurkituko zutelakoan. Bilaketa lana hutsala izan zen, hilobian ez zegoen gorputzaren arrastorik. Honelako saiakerak, ordea, ez dira alferrikakoak; SOS Haurtxo Lapurtuak elkartekoen arabera, Itsasondoko kasuaren ondoren kasu gehiago aterako dira argitara. Itsasondoko kasua, ez da kasualitatea; Marian Zubia, SOS Haurtxo Lapurtuak elkarteko kideak Goierrin hamabost kasu inguru egon daitezkeela aurreikusi du. Beasainen, Ordizian, Legorretan, Ataunen, Lazkaon, Olaberrian, Zegaman eta Zumarragan, haur lapurtuen kasu gehiago egon daitezkeenaren zantzuak ditu elkarteak. Zubiak Goierriko Hitzari adierazi dionez, lapurtutako umeen elkarteak kasuak aztertzeko ikerketa komisioa martxan du. Komisio horrek boluntarioen bidez datu asko bildu dituela nabarmendu du Zubiak; «orain kasuak frogatzea falta da». Kasuak frogatzeko ikertzaile pribatuen lana behar da, ordea, eta horrek duen gastuari aurre egitea da kasu gehiago argitara emateko gakoa. Ikerketa komisio horrek, 1965etik 1985era bitarteko ospitaleetako datuak, orduko medikuak eta hilobiak aztertzen ditu. Ume lapurtuen kasuak aztertzen ari den elkarteak, garai hartan ospitaleetan lan egiten zuten langileek jakin dezaketena elkarteari esan behar diotela uste [...]
Asteburuan hiru zine emanaldi egingo dituzte Legazpin, Zine Klubak antolatuta. Ostiralean Roman Polanskiren Carnage filma eskainiko dute, 22:15ean Latxartegin. Beste bi emanaldiak igandean izango dira. 17:00etan Cars 2 animazio pelikula proiektatuko du...
Otsailaren 11n jokatuko da aurten Buztuntza auzoko Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa azkarra. 35. ekitaldia da aurtengoa. Lau erregera jokatuko da, sei hamarrekoko hiru ustelera. 40 euro da izen-ematea. Lehen lau sailkatuek diru-saria...
Ordiziako Mendizaleak elkartekoek Tolosaldea eta Goierri lotzen dituen mendi ibilaldi bat egingo dute datorren igandean, hilak 22. Ikaztegieta, Orendain, Anduti, Baliarrain eta Ordizia izango da egingo duten ibilbidea. 08:00etan abiatuko dira elkarteti...
Juan Carlos Rubioren ''100m2'' antzezlana eskainiko da horren ordez; maiatzaren 4an izango da, ''Quizas, quizas'' eskaintzekoa zen egun berean.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 20an egingo dute. Urtero bezala, parte hartzaileek 42,195 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute helmugan sartu aurretik. Aurten berrikuntza nabarmena izango du mendi maratoiak, ordea. Proba nagusiaz gain, lehendabiziko aldiz hamaseitik hamazazpi urte bitarteko gazteentzako lasterketa antolatu dute. Salomon etxeak hamabi kilometroko ibilbidea prestatu du gazteentzat. Zegamako herrigunetik abiatuko dira kirolariak. Mendietan barrena korrika egin beharko dute eta hasitako leku berean bukatuko dute proba. Zegamako lasterketa horrez gain, Katalunian eta Madrilen proba bana egingo dute. Behin hiru norgehiagokak bukatuta, Salomonek hiru lasterketa horietako kirolaririk onenak aukeratuko ditu, Salomon Junior taldea sortzeko helburuarekin. Taldeko kide izatera iristeko aldez aurretik proba bat edo beste gainditu beharko dute gazteek. Alberto Aierbe Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zuzendari teknikoak jakitera eman duenez, datorren astean bilera egingo dute gazteen lasterketari buruzko xehetasunak lotzeko. «Erabakiak hartu bezain laster informazioa www.zegama-aizkorri.com webgunean zintzilikatuko dugu, besteak beste, izena non eta noiz eman behar den, zein ordutan jokatuko den, ibilbide zehatza zein izango den”. Helduen probari dagokionean, aurtengoa egiten duten 11. aldia da, eta bederatzitan Munduko Koparako puntuagarria izan da. Aurtengo mendi lasterketa Skyrunnig World Series 2012ren barruko lehendabiziko proba izango da, hain zuzen. Izen ematea 27ra bitartean Astelehenetik irekita dago izena emateko epea, eta urtarrilaren 27ra bitartean [...]
Zingizango.com• Asteburu honetan jarriko dituzte salgai Legazpin otsailaren 10eko bertso afarirako txartelak. Katillu eta Kukue tabernetan eta Ogi Berri okindegian erosi ahalko dira, 25 euroan. Iaz bezala, Amets Arzallus eta Julio Soto etorriko dir...
Jaunartzea egin ondoren, katekesian jarraitzen zutenei, eta handik sendotza egin arteko urte tarte horretako gazteei zuzenduta, aisiarako ekintzak antolatzeko taldea sortu zuten 1984an. Erlijioarekin loturarik ez zuen taldea zen, Besaingo hainbat gazteri larunbat arratsaldetan ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen ziona.Gaur egun ia guraso egin diren hainbatek ere parte hartzen zuen orduan Txilibutxof aisialdi taldean, begirale gisa, edo ekintzetan parte hartuz. Sorreratik 20 urte igaro eta gutxira, larunbatero ekintzak antolatzeari utzi zioten, eta orain, lau urtez ia ekintzarik antolatu gabe egon ondoren, berriz ere martxan jarri nahi dute Txilibutxof aisialdi taldea. Gaztetan eta umetan taldeko ekintzetan parte hartzen zuten gazte talde batek hartu du Txilibutxof indarberritzeko ardura. Hala zehaztu dute behintzat, taldeko hainbat kidek: «Lau urteko atsedenaren ondoren, erabat indarberrituta dator Txilibutxof». Hala, taldeko sustraieta joz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden gazteei zuzenduta antoaltuko dituzte ekintzak aurrerantzean. Talde lana bultzatuz, eskulanak, tailerrak, jolasak, sukaldaritza eta dantza ikastaroak, karaoke saioak, kantaldiak… antolatzeko asmoa dute arduradun berriek. Topaketa hauek, hamabostean behin egingo dituztela aurreratu dute, bi larunbatean behin. Ekintzak, herriko txoko ezberdinetan egingo dituztela argitu dute, beti, 16:00etatik aurrera. Balioak lantzeko taldea Gazteek asiarako duten denbora baliatuz, bizikidetzarekin lotutako balio ezberdinak lantzea izan du helburu bere sorreratik Txilibutxof taldeak. Hala, ekintza bakoitza helburu [...]
Goieniz zine klubak antolatutako zikloaren barruan, Josh Radnor zuzendariaren Happy thank you more please filma ikusi ahalko da bihar, Usurbe antzokian. Sam Wexler idazle gaztearen bizitza kontatzen du Radnorrek, metroan galduta dagoen ume batek hankaz...
Aitxuri herri eskolakoek eta Amezti mendi elkartekoek irteera egingo dute datorren igandean, urtarrilak 22, Iruñeko Rokopolisera .
Starblues eta Zea Mays taldeek kontzertua emango dute San Blas jaietako lehen ostiralean (urtarrilak 27). Sarrerak herriko tabernetan daude salgai. Beasaingo Arranon, Ordiziako Sugar tabernan, Segurako Elorripen, Zegamako Mordoxka tabernan eta Lazkaoko...