Almitzaren jaialdia iruditan
Urteko ekimenetarako diru ekarpenak biltzeko asmoarekin, Almitza sega elkarteak kirol jaialdia antolatu du aurten ere. Pasa den larunbatean ospatu zuten, Zaldibian. Kirolari profesionalak gonbidatu dituzte, beste behin, ikuskizunerako. Pilotak eta aizk...
Urteko ekimenetarako diru ekarpenak biltzeko asmoarekin, Almitza sega elkarteak kirol jaialdia antolatu du aurten ere. Pasa den larunbatean ospatu zuten, Zaldibian. Kirolari profesionalak gonbidatu dituzte, beste behin, ikuskizunerako. Pilotak eta aizkorak osatu zuten saioa. Aurreneko partida pilotakoa izan zen. Mikel Goñi mugairiarrak eta Aratz Mendizabal zaldibiarrak buruz buru jokatu zuten, lau koadro t’erdiren barruan. Jarraian, Euskal Herriko bi txapeldun elkarren aurka ikusteko modua izan zen. Floren Nazabal nafarrak eta gaur egungo txapeldun Iñaki Azurmendi arriarandarrak kanako enbor bana ebaki zuten, nork azkarrago.