Arrantzarako lizentziak berritzeko epea zabalik da
Urretxuko Goierri kirol elkarteko arrantza sailetik 2012. urterako lizentziak eskuratzeko epea zabalik dagoela gogoratu diete herritarrei. Txartela berritu eta atera nahi duten arrantzaleek Goierri elkartearen egoitzara jo dezakete horretarako. Prezioak adinka banatu dituzte. Senior mailakoek 30 euro ordaindu behar dituzte; haurrek 10 euro, eta gazteek 20. Interesa dutenek, datuak eramatearekin batera, ordainketa Goierri elkartean bertan egin ahal izango dute.