Eneko Agirrezabal segurarrak irabazi du Gipuzkoako Kros Txapelketa
Eneko Agirrezabal Txindokiko atletak Gipuzkoako Kros Txapelketa irabazi du, Eibarren. Emakumezkoetan, Goierri Garaiako Ainhoa Sanz kirolariak jantzi du txapela. Bederatzi kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten gizonezkoek helmugan sartu aurretik. ...
Eneko Agirrezabal Txindokiko atletak Gipuzkoako Kros Txapelketa irabazi du, Eibarren. Emakumezkoetan, Goierri Garaiako Ainhoa Sanz kirolariak jantzi du txapela.
Bederatzi kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten gizonezkoek helmugan sartu aurretik. Proba oso gogorra izan zen, emozioz betea. Lasterketaren hasieran zortzi laguneko taldea sortu zen, eta azkeneraino elkarrekin egin zuten ibilbidea. Azken itzulian Eneko Agirrezabalek (Txindoki), Sergio Garciak (Aloña-Mendi) eta Jose Antonio Blanco Txurik (Txindoki) gainerakoak atzean uztea lortu zuten.
Garaipena esfortzu handia eginda lortu zuen segurarrak. Esprintean irabazi zuen norgehiagoka. Agirrezabalek 29 minutu eta 35 segunduko denbora behar izan zuen lana bukatzeko. Irabazlearengandik segundu batera sartu zen helmugan Sergio Garcia. Bestalde Jose Antonio Blancok bere taldekideak baino zortzi segundu gehiago behar izan zituen lasterketa bukatzeko.
Lehen postuetan goierritarrak, emakumezkoetan
Emakumezkoek 5.700 metroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Urretxuko Ainhoa Sanzek 21 minutu eta 49 segundu behar izan zituen lana bukatzeko. Bigarren, Sanzen taldekide batek egin zuen, Lourdes Oiarzabalek, hain zuzen. Hirugarren, Rosi Talavera geratu zen.