Gazteentzako lasterketa ere antolatu dute Zegama-Aizkorriren barruan
Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 20an egingo dute. Urtero bezala, parte hartzaileek 42,195 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute helmugan sartu aurretik. Aurten berrikuntza nabarmena izango du mendi maratoiak, ordea. Proba nagusiaz gain, lehendabiziko aldiz hamaseitik hamazazpi urte bitarteko gazteentzako lasterketa antolatu dute. Salomon etxeak hamabi kilometroko ibilbidea prestatu du gazteentzat. Zegamako herrigunetik abiatuko dira kirolariak. Mendietan barrena korrika egin beharko dute eta hasitako leku berean bukatuko dute proba. Zegamako lasterketa horrez gain, Katalunian eta Madrilen proba bana egingo dute. Behin hiru norgehiagokak bukatuta, Salomonek hiru lasterketa horietako kirolaririk onenak aukeratuko ditu, Salomon Junior taldea sortzeko helburuarekin. Taldeko kide izatera iristeko aldez aurretik proba bat edo beste gainditu beharko dute gazteek. Alberto Aierbe Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zuzendari teknikoak jakitera eman duenez, datorren astean bilera egingo dute gazteen lasterketari buruzko xehetasunak lotzeko. «Erabakiak hartu bezain laster informazioa www.zegama-aizkorri.com webgunean zintzilikatuko dugu, besteak beste, izena non eta noiz eman behar den, zein ordutan jokatuko den, ibilbide zehatza zein izango den”. Helduen probari dagokionean, aurtengoa egiten duten 11. aldia da, eta bederatzitan Munduko Koparako puntuagarria izan da. Aurtengo mendi lasterketa Skyrunnig World Series 2012ren barruko lehendabiziko proba izango da, hain zuzen. Izen ematea 27ra bitartean Astelehenetik irekita dago izena emateko epea, eta urtarrilaren 27ra bitartean [...]
Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 20an egingo dute. Urtero bezala, parte hartzaileek 42,195 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute helmugan sartu aurretik. Aurten berrikuntza nabarmena izango du mendi maratoiak, ordea. Proba nagusiaz gain, lehendabiziko aldiz hamaseitik hamazazpi urte bitarteko gazteentzako lasterketa antolatu dute.
Salomon etxeak hamabi kilometroko ibilbidea prestatu du gazteentzat. Zegamako herrigunetik abiatuko dira kirolariak. Mendietan barrena korrika egin beharko dute eta hasitako leku berean bukatuko dute proba. Zegamako lasterketa horrez gain, Katalunian eta Madrilen proba bana egingo dute. Behin hiru norgehiagokak bukatuta, Salomonek hiru lasterketa horietako kirolaririk onenak aukeratuko ditu, Salomon Junior taldea sortzeko helburuarekin. Taldeko kide izatera iristeko aldez aurretik proba bat edo beste gainditu beharko dute gazteek.
Alberto Aierbe Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zuzendari teknikoak jakitera eman duenez, datorren astean bilera egingo dute gazteen lasterketari buruzko xehetasunak lotzeko. «Erabakiak hartu bezain laster informazioa www.zegama-aizkorri.com webgunean zintzilikatuko dugu, besteak beste, izena non eta noiz eman behar den, zein ordutan jokatuko den, ibilbide zehatza zein izango den”.
Helduen probari dagokionean, aurtengoa egiten duten 11. aldia da, eta bederatzitan Munduko Koparako puntuagarria izan da. Aurtengo mendi lasterketa Skyrunnig World Series 2012ren barruko lehendabiziko proba izango da, hain zuzen.
Izen ematea 27ra bitartean
Astelehenetik irekita dago izena emateko epea, eta urtarrilaren 27ra bitartean apuntatu ahalko dute interesatuek, www.kirolprobak.com webgunean sartuta. Ainhoa Txurruka Amezti mendi elkarteko kideak eta antolatzaileetako batek aipatu zuenez, astearte goizerako 1.300 lagun zeuden izena emanda.
Korrikalari kopurua urtetik urtera hazten ari da, eta aurten antolatzaileek 50 dortsal gehiago ateratzeko ahalegina egingo dute. Horrela parte hartzaile kopurua 500 lagunera iritsiko da.
Izena eman duten guztiek ezingo dute parte hartu, eta beraz, zozketa egingo dute otsailaren 24an Zegamako udaletxean, 19:00etatik aurrera. «Irekia izango da, eta beraz, nahi duenak izango du aukera bertara joateko», gehitu du Txurrukak. Egun horretan 225 dortsal zozkatuko dituzte.
Edurne Albizu Zegamako alkateak jakitera eman duenez, aurten lehen aldiz 10 dortsal ere zozkatuko dituzte Zegamako gimnasioaren erabiltzaileen artean. Ekimen hori batez ere kanpokoei begira jarri dute abian, herritarrek zuzenean jasotzen baitute zenbakia. Hamar dortsal horien zozketan sartzeko derrigorrezkoa da gimnasioan urte beterako bazkidetza txartela egitea. Txartela gainera zozke egunaren aurretik egin beharko da. Dortsal horien zozketa ere egun, ordu eta leku berean egingo dute. «Hamar bazkide baino gutxiago agertzen badira, zuzenean emango diegu zenbakia».
Kalitatea sarituko dute
Antolakuntzak 125 dortsal erreserbatuko ditu kalitatea saritzeko. Hala, aurreko bi probetako (2010-2011) denbora onenak egin zituzten kirolariek zein urte guztietan parte hartu dutenek ez dute zozketan parte hartu beharrik izango. Bestalde, maila horretako probek hainbat konpromiso dakartzatela ikusita, antolakuntzak beste 100 dortsal erabiliko ditu konpromiso horiei erantzuteko.
Zenbakia egokitu zaien partaideen zerrenda, zozketaren hurrengo egunean, argitaratuko dute webgunean.