Jorge Manriquek Afrikan ateratako argazkiak ikusi daitezke Aterpen
Jorge Manrique argazkilari ordiziarrak orain gutxi Afrikara egindako bidaia batean ateratako argazkien bilduma Beasaingo Aterpen ikusi daiteke. Guztira 25 erretratu zintzilikatu ditu tabernako hormetan, Ginea Konakryn, Kamerunen eta Etiopian ateratakoak. Argazkilari autodidakta da Manrique, eta mundu zabaleko herritarren begiradak bilduma batean bildi ditu. Orain bi hilabete Ordizan egindako erakusketan jarritako batzuk dira Beasainen ikusi daitezkeenak, izan ere, jendearen begiradak erakartzen du gehien ordiziarra. Manriqueren lanak otsailaren 10era arte ikusi ahalko dira Aterpen, aste egunetan 12:00etatik 22:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Argazki bakoitzaren ondoan azalpen txiki bat ere jarri du ordiziarrak.
Jorge Manrique argazkilari ordiziarrak orain gutxi Afrikara egindako bidaia batean ateratako argazkien bilduma Beasaingo Aterpen ikusi daiteke. Guztira 25 erretratu zintzilikatu ditu tabernako hormetan, Ginea Konakryn, Kamerunen eta Etiopian ateratakoak.
Argazkilari autodidakta da Manrique, eta mundu zabaleko herritarren begiradak bilduma batean bildi ditu. Orain bi hilabete Ordizan egindako erakusketan jarritako batzuk dira Beasainen ikusi daitezkeenak, izan ere, jendearen begiradak erakartzen du gehien ordiziarra.
Manriqueren lanak otsailaren 10era arte ikusi ahalko dira Aterpen, aste egunetan 12:00etatik 22:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara. Argazki bakoitzaren ondoan azalpen txiki bat ere jarri du ordiziarrak.