Otsailaren 10eko bertso afarirako txartelak ostiralean jarriko dituzte salgai
Zingizango.com• Asteburu honetan jarriko dituzte salgai Legazpin otsailaren 10eko bertso afarirako txartelak. Katillu eta Kukue tabernetan eta Ogi Berri okindegian erosi ahalko dira, 25 euroan. Iaz bezala, Amets Arzallus eta Julio Soto etorriko dir...
Zingizango.com•
Asteburu honetan jarriko dituzte salgai Legazpin otsailaren 10eko bertso afarirako txartelak.
Katillu eta Kukue tabernetan eta Ogi Berri okindegian erosi ahalko dira, 25 euroan. Iaz bezala, Amets Arzallus eta Julio Soto etorriko dira kantura, baina aurten afaria ez dute Laubide tabernan egingo, data horietan obra-lanen erruz itxita egongo baita. Aitxuri jatetxean egingo dute afaria, eta 120 lagunentzako lekua dagoela iragarri dute. Hala ere, iaz jendea tokirik gabe gelditu zela-eta, zaletuei garaiz ibiltzeko eskatu diete saioa antolatu duten Bertso Olariak bertso eskolako kideek. Txartelak otsailaren 7an jasoko dituzte salmenta guneetatik.