Otsailaren 11n izango da Argi Berriko mus lehia
Otsailaren 11n jokatuko da aurten Buztuntza auzoko Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa azkarra. 35. ekitaldia da aurtengoa. Lau erregera jokatuko da, sei hamarrekoko hiru ustelera. 40 euro da izen-ematea. Lehen lau sailkatuek diru-saria...
Otsailaren 11n jokatuko da aurten Buztuntza auzoko Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa azkarra. 35. ekitaldia da aurtengoa. Lau erregera jokatuko da, sei hamarrekoko hiru ustelera. 40 euro da izen-ematea. Lehen lau sailkatuek diru-sariak jasoko dituzte, eta hurrengo laurek bestelako sariak eskuratzeko aukera izango dute.
Elkarteko lehen bikoteak, berriz, bi txuleta irabaziko ditu; herriko lehen bikoteak bina txuleta eta botila ardo; eta lehen emakumezko bikoteak Biñaspre dendak eskainitako lurrindegiko sorta bat.