Starbluesen eta Zea Maysen kontzerturako sarrerak salgai daude
Starblues eta Zea Mays taldeek kontzertua emango dute San Blas jaietako lehen ostiralean (urtarrilak 27). Sarrerak herriko tabernetan daude salgai. Beasaingo Arranon, Ordiziako Sugar tabernan, Segurako Elorripen, Zegamako Mordoxka tabernan eta Lazkaoko...
Starblues eta Zea Mays taldeek kontzertua emango dute San Blas jaietako lehen ostiralean (urtarrilak 27). Sarrerak herriko tabernetan daude salgai. Beasaingo Arranon, Ordiziako Sugar tabernan, Segurako Elorripen, Zegamako Mordoxka tabernan eta Lazkaoko Gerriko liburudendan ere lortu litezke. Aldez aurretik erosiz gero bost euro ordaindu behar dira txartel bakoitzarengatik. Egunean bertan zazpi euro ordaindu beharko dira.