Txilibutxof bueltan da berriz
Jaunartzea egin ondoren, katekesian jarraitzen zutenei, eta handik sendotza egin arteko urte tarte horretako gazteei zuzenduta, aisiarako ekintzak antolatzeko taldea sortu zuten 1984an. Erlijioarekin loturarik ez zuen taldea zen, Besaingo hainbat gazteri larunbat arratsaldetan ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen ziona.Gaur egun ia guraso egin diren hainbatek ere parte hartzen zuen orduan Txilibutxof aisialdi taldean, begirale gisa, edo ekintzetan parte hartuz. Sorreratik 20 urte igaro eta gutxira, larunbatero ekintzak antolatzeari utzi zioten, eta orain, lau urtez ia ekintzarik antolatu gabe egon ondoren, berriz ere martxan jarri nahi dute Txilibutxof aisialdi taldea. Gaztetan eta umetan taldeko ekintzetan parte hartzen zuten gazte talde batek hartu du Txilibutxof indarberritzeko ardura. Hala zehaztu dute behintzat, taldeko hainbat kidek: «Lau urteko atsedenaren ondoren, erabat indarberrituta dator Txilibutxof». Hala, taldeko sustraieta joz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden gazteei zuzenduta antoaltuko dituzte ekintzak aurrerantzean. Talde lana bultzatuz, eskulanak, tailerrak, jolasak, sukaldaritza eta dantza ikastaroak, karaoke saioak, kantaldiak… antolatzeko asmoa dute arduradun berriek. Topaketa hauek, hamabostean behin egingo dituztela aurreratu dute, bi larunbatean behin. Ekintzak, herriko txoko ezberdinetan egingo dituztela argitu dute, beti, 16:00etatik aurrera. Balioak lantzeko taldea Gazteek asiarako duten denbora baliatuz, bizikidetzarekin lotutako balio ezberdinak lantzea izan du helburu bere sorreratik Txilibutxof taldeak. Hala, ekintza bakoitza helburu [...]
Jaunartzea egin ondoren, katekesian jarraitzen zutenei, eta handik sendotza egin arteko urte tarte horretako gazteei zuzenduta, aisiarako ekintzak antolatzeko taldea sortu zuten 1984an. Erlijioarekin loturarik ez zuen taldea zen, Besaingo hainbat gazteri larunbat arratsaldetan ekintza ezberdinak egiteko aukera ematen ziona.Gaur egun ia guraso egin diren hainbatek ere parte hartzen zuen orduan Txilibutxof aisialdi taldean, begirale gisa, edo ekintzetan parte hartuz. Sorreratik 20 urte igaro eta gutxira, larunbatero ekintzak antolatzeari utzi zioten, eta orain, lau urtez ia ekintzarik antolatu gabe egon ondoren, berriz ere martxan jarri nahi dute Txilibutxof aisialdi taldea.
Gaztetan eta umetan taldeko ekintzetan parte hartzen zuten gazte talde batek hartu du Txilibutxof indarberritzeko ardura. Hala zehaztu dute behintzat, taldeko hainbat kidek: «Lau urteko atsedenaren ondoren, erabat indarberrituta dator Txilibutxof». Hala, taldeko sustraieta joz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dauden gazteei zuzenduta antoaltuko dituzte ekintzak aurrerantzean. Talde lana bultzatuz, eskulanak, tailerrak, jolasak, sukaldaritza eta dantza ikastaroak, karaoke saioak, kantaldiak… antolatzeko asmoa dute arduradun berriek.
Topaketa hauek, hamabostean behin egingo dituztela aurreratu dute, bi larunbatean behin. Ekintzak, herriko txoko ezberdinetan egingo dituztela argitu dute, beti, 16:00etatik aurrera.
Balioak lantzeko taldea
Gazteek asiarako duten denbora baliatuz, bizikidetzarekin lotutako balio ezberdinak lantzea izan du helburu bere sorreratik Txilibutxof taldeak. Hala, ekintza bakoitza helburu bati lotuta egon izan da beti, eta aurrerantzean ere ideia horrekin jarraitzeko asmoa dute, beti ere adin bakoitzerako egokienak diren jolasak, tailerrak, ekintzak eta bestelakoak prestatuz.
Aisialdi taldeko kideen helburua, «balio horiek metodologia aktibo baten bidez zabaltzea» da, gazteen artean solidaritatea, bizikidetza, parekidetasuna… bultzatuz: «Balio horiek denak gazteen artean txertatzen jarraitu nahi dugu, denak herritarrak izanda, elkarren arteko mugak apurtuz eta besteekiko begirunez jokatuz. Hori dena aisiara zuzenduta dauden elementuekin uztartu nahi dugu», zehaztu dute.
Izenetatik izaerara
Orain 27 urte taldea sortzeko ardura izan zutenen deiturak elkartuta sortu zen Txilibutxof izena. Izen
haiek zituztenen izaerak bultzatuta egin dute orain arteko bidea, eta orduan ikasitakoak eta bizitakoak zabaltzeko asmoa dute aurrerantzean begirale gisa arituko direnek.
Lau urte hauetako etenaldiak aurrera jarraitzeko gogoa areagotu diela adierazi dute, nahiz eta atsedenaldi honetan ere ez diren eskuak gurutzatuta egon. Herrian egin diren hainbat ospakizunetan parte hartzen jarraitu du Txilibutxof taldeak, Loinatz jaietan umeentzako jolasak prestatuz, boluntario egunean ekintzak eginez, Erregeen Kabalgata antolatuz, edo Txilibutxof taldeko kidek sortutako Herriak Elkarlanean erakundearen izenean egindako hamaika ekintzetan.
Zalantzarik gabe, Beasainen pisu handiko taldea izan da orain arte Txilibutxof, oraindik ere askoren oroitzapenetan bizirik dagoena. Espiritu horri eutsiz jarraitu nahi dute lanean, herriko gazteekin elkarlanean.
Txilibutxof aisialdi taldeak antolatuko ekintzetan parte hartu nahi dutenei ostegunerako eta ostiralerako zehaztu duten ordutegian izena emateko deia luzatu diete aurrerantzean taldearen ardura izango dutenek. Ostegunean 18:00etatik 20:00etara egongo da izena emateko aukera, eta ostiralean 16:00etatik 18:00etara, bi egunetan Seroretxean. Izen ematea doakoa izango dela jakinarazi dute.