Arangoitiko unitate psikogeriatrikoa funtzionamenduan dago hil hasieratik
Arangoiti egoitzako unitate psikogeriatriko berria urtarrialren hasieratik dago irekita. Dementzia mota ezberdinak dituzten gaixoak artatzeko zerbitzua eskaintzen dute, gaixo bakoitzari banan-banako arreta eta jarraipen pertsonalizatua eskainiz. Hilare...
Arangoiti egoitzako unitate psikogeriatriko berria urtarrialren hasieratik dago irekita. Dementzia mota ezberdinak dituzten gaixoak artatzeko zerbitzua eskaintzen dute, gaixo bakoitzari banan-banako arreta eta jarraipen pertsonalizatua eskainiz. Hilaren 2an iritsi ziren lehen erabiltzaileak, eta dagoeneko bete dira Arangoitik eskaintzen dituen 15 logelak. Koldo Agirre alkateak atzo eraikinaren ingururazioan adireazi zuenez, 2006an jarri zuen aurreko gobernu taldeak proiktua martxan. Juan Beldarrain arkitektoaren gidaritzapean egin dira lanak, 2007tik 2011ra bitartean. Egoitzak aldaparik gabeko guneak izan behar zituela eta, Arangoiti atzeko mendiari zatia kendu diote egoitza berria eraikitzeko, eta Beldarrainen arabera, hori izan da proiektu honen zailtasunetako bat. Egoitzako erabiltzaileen profila ere oso kontuan hartu behar izan dute eraikina egiterakoan, «jendea hemen bizi behar delako, eta bizitoki itxura ematea ezinbestekoa zelako», zehaztu du arkitektoak. Hala, Arangoiti, «ezaugarri berdinak dituzten beste egoitzak baino pauso bat harago» eraman nahi izan dute, eskaintza hobea izateko eta gaixoak erosoago egoteko. Zailtasun horiek tarteko atzeratu da horrenbeste egoitzako gune berriaren irekiera, baina batez ere krisiagatik. «Egoitza eraikitzen hasita zegoela iritsi zen krisia, eta horrek lanak atzeratu ditu, kontzesio asko egin behar izan baititugu». Eraikinak bi solairu ditu, eta eguneko zentroari itsatsita dago. Momentuz, ordea, bi solairuetatik bat dago irekita, lehena. Biharko enpresak kudeatzen ditu bi eremuak, eta Inma Gonzalez […]