Hiru pertsona atxilotu dituzte Legazpin, enpresa batean lapurreta egitea leporatuta
Pas den astean hiru gazte atxilotu zituzten Legazpin, metalezko piezak lapurtzea leporatuta. 20, 24 eta 29 urteko gazteak dira atxilotuak. Piezak, Ezkio-Itsasoko enpresa batetik lapurtu omen zituzten, eta osotara, 8.300 euroko balioa dute. Enpresako la...
Pas den astean hiru gazte atxilotu zituzten Legazpin, metalezko piezak lapurtzea leporatuta. 20, 24 eta 29 urteko gazteak dira atxilotuak. Piezak, Ezkio-Itsasoko enpresa batetik lapurtu omen zituzten, eta osotara, 8.300 euroko balioa dute. Enpresako langileek eman omen zieten ertzainei lapurretaren berri, pasa den ostiralean. Ertzain batzuek, deskribatutakoaren antzeko ibilgailu bat Legazpin atzeman zuten, eta hau gelditu eta arakatu ostean, barrenean 26 metalezko pieza aurkitu zituzten. Ustez, Ezkio-Itsasoko enpresakoak ziren pieza horiek.