Zortzigarren amaitu zuen sailkapen orokorrean, baina egindako lanari esker, Espainia mailako lehenengo saria jaso zuen 30 eta 34 urte arteko parte...
Mutiloako Udalak jakitera eman duenez, 2011ko urtarrilaren 1ean 246 biztanle zeuden herrian, eta abenduaren 31an berriz, 253 biztanle. 2011 urte hasieran baino zazpi lagun gehiago zeuden erroldatuta, beraz, urte bukaeran. Mutiloarentzat berezia da 253 ...
Udazkenean egin bezala, eta izan duten harrera ona ikusita, Udal Liburutegiak beste bost ipuin kontaketa saio antolatu ditu martxora bitarte. Mertxe Aizpurua izango da kontalaria, eta saio guztiak liburutegian izango dira, 17:30ean. Aurrenekoa bihar da...
Haurrentzako zine emanaldia: Katu bat Parisen pelikula. 17:00etan Latxartegi Aretoan.
Urtarrilaren 28an, larunbata, Sormena gelan: familia eta eskolaren arteko erlazioa lantzen hitzaldia egingo dute Legazpin. 10:00etan hasiko dute saioa, kultur etxeko ikastaro gelan. Oripavi elkarteak hezitzaileentzako antolaturiko programako saioa izan...
Pas den astean hiru gazte atxilotu zituzten Legazpin, metalezko piezak lapurtzea leporatuta. 20, 24 eta 29 urteko gazteak dira atxilotuak. Piezak, Ezkio-Itsasoko enpresa batetik lapurtu omen zituzten, eta osotara, 8.300 euroko balioa dute. Enpresako la...
Igartubeiti baserri museoa 8.347 lagunek bisitatu dute 2011. urtean zehar. Duela bi urte 6.895 pertsona izan ziren bertan. Beraz, bisitarien hazkundea %21ekoa izan da 2011an. Emaitza horiek ikusita gustura daude K6 Igartubeiti kudeatzen duen enpresako ordezkariak. Kizkitza Ugarteburu Igartubeitiko difusio arduradunak aipatu duenez, emakumezko gehiago izan dira baserri museoan gizonezkoak baino. Adinari dagokionean bisitari gehienak, 30tik 40 urtera bitartekoak, 0tik 10 urte bitartekoak eta 10etik 20 urte bitartekoak izan dira. «Hau da, batez ere ikastetxeetako ikasleak zein irakasleak eta gurasoak haurrekin izan dira gurean», dio Ugarteburuk. Gehienak gipuzkoarrak Bisitarien jatorriari dagokionean, Euskal Herri mailan gipuzkoarrak izan dira Igartubeiti gehien bisitatu dutenak, eta horien artean batez ere goierritarrak izan dira bertara hurbildu direnak. «Estatu mailan berriz, katalanak eta madrildarrak izan dira zerrendako lehenak», dio baserri museoko difusio arduradunak. Estatutik kanpoko bisitariei dagokionean, Ugarteburuk aipatu du AEBtako 183 lagunek, Alemaniako 81ek eta Frantziako 50ek ikusi dutela baserri museoa. Aldez aurretik informatuta XVI. mendeko baserria bisitatzera joaten direnetatik askok aldez aurretik jakiten dute museoaren berri. «Askotan egonak diren familiako kideen zein lagunen bidez iristen zaie informazioa. Ahoz-ahokoak primerako fruituak ematen ditu». Beste askok Internet bidez aurkitzen duten informazioa. Asko dira esperientzia errepikatzen dutenak. «Bisita gidatuetan, Barrikotean zein Sagardo Astean behin baino gehiagotan izan [...]
Biok Zerbitzuak OKE taldeak garaipen bikaina lortu du asteburuan Majorin, Durangoko Tabirako taldeari 73 eta 63 irabazita. Partidari 11 eta 0ko partzial batekin ekin zioten ordiziarrek, eta lehia bukatzeko minutu eta erdiren falta 14ko aldea bazuten ere, hamarreko aldearekin amaitu zen, basketaveragean berdinduta geldituz -Durango partida 80 eta 70 bukatu zen bizkaitarren alde–. Ordizia 3.a doa, zazpi partida irabazi eta sei galduta, eta mailaz igotzeko fasera sailkatzeko aukera badu oraindik.
Laugarren aldiz hartuko du parte Munduko neguko Triatloi Txapelketan Jon Erguinek (Beasain, 1980), eta bigarren aldiz Europako Txapelketan. Bi probak martxoan dira, baina aurretik, bihar, Espainiako Txapelketan parte hartuko du. Iraupen eskia, mendiko ...
Ainhoa Arteta y la zarzuela: Antologia DVDaren emanaldia. Kultur etxeko areto nagusian 20:00etan. Emanaldi honekin hasiera emango zaio Zarzuela Zikloari. Ziklo berri bat dugu honako hau, Opera emanaldietara etortzen ziren hainbat lagunek prestatua.
Zine Klub emanaldia: Bi anai pelikula. 22:15etan Latxartegi Aretoan. Aktoreetako bat Legazpin izango da, Bingen Elortza Larrea, ama legazpiarra baitu.
Zine Klub emanaldia, Another year pelikula. 19:30etan Latxartegi Aretoan.