Igartubeiti baserri museoan %21 hazi da bisitari kopurua
Igartubeiti baserri museoa 8.347 lagunek bisitatu dute 2011. urtean zehar. Duela bi urte 6.895 pertsona izan ziren bertan. Beraz, bisitarien hazkundea %21ekoa izan da 2011an. Emaitza horiek ikusita gustura daude K6 Igartubeiti kudeatzen duen enpresako ordezkariak. Kizkitza Ugarteburu Igartubeitiko difusio arduradunak aipatu duenez, emakumezko gehiago izan dira baserri museoan gizonezkoak baino. Adinari dagokionean bisitari gehienak, 30tik 40 urtera bitartekoak, 0tik 10 urte bitartekoak eta 10etik 20 urte bitartekoak izan dira. «Hau da, batez ere ikastetxeetako ikasleak zein irakasleak eta gurasoak haurrekin izan dira gurean», dio Ugarteburuk. Gehienak gipuzkoarrak Bisitarien jatorriari dagokionean, Euskal Herri mailan gipuzkoarrak izan dira Igartubeiti gehien bisitatu dutenak, eta horien artean batez ere goierritarrak izan dira bertara hurbildu direnak. «Estatu mailan berriz, katalanak eta madrildarrak izan dira zerrendako lehenak», dio baserri museoko difusio arduradunak. Estatutik kanpoko bisitariei dagokionean, Ugarteburuk aipatu du AEBtako 183 lagunek, Alemaniako 81ek eta Frantziako 50ek ikusi dutela baserri museoa. Aldez aurretik informatuta XVI. mendeko baserria bisitatzera joaten direnetatik askok aldez aurretik jakiten dute museoaren berri. «Askotan egonak diren familiako kideen zein lagunen bidez iristen zaie informazioa. Ahoz-ahokoak primerako fruituak ematen ditu». Beste askok Internet bidez aurkitzen duten informazioa. Asko dira esperientzia errepikatzen dutenak. «Bisita gidatuetan, Barrikotean zein Sagardo Astean behin baino gehiagotan izan [...]
Igartubeiti baserri museoa 8.347 lagunek bisitatu dute 2011. urtean zehar. Duela bi urte 6.895 pertsona izan ziren bertan. Beraz, bisitarien hazkundea %21ekoa izan da 2011an. Emaitza horiek ikusita gustura daude K6 Igartubeiti kudeatzen duen enpresako ordezkariak.
Kizkitza Ugarteburu Igartubeitiko difusio arduradunak aipatu duenez, emakumezko gehiago izan dira baserri museoan gizonezkoak baino. Adinari dagokionean bisitari gehienak, 30tik 40 urtera bitartekoak, 0tik 10 urte bitartekoak eta 10etik 20 urte bitartekoak izan dira. «Hau da, batez ere ikastetxeetako ikasleak zein irakasleak eta gurasoak haurrekin izan dira gurean», dio Ugarteburuk.
Gehienak gipuzkoarrak
Bisitarien jatorriari dagokionean, Euskal Herri mailan gipuzkoarrak izan dira Igartubeiti gehien bisitatu dutenak, eta horien artean batez ere goierritarrak izan dira bertara hurbildu direnak. «Estatu mailan berriz, katalanak eta madrildarrak izan dira zerrendako lehenak», dio baserri museoko difusio arduradunak.
Estatutik kanpoko bisitariei dagokionean, Ugarteburuk aipatu du AEBtako 183 lagunek, Alemaniako 81ek eta Frantziako 50ek ikusi dutela baserri museoa.
Aldez aurretik informatuta
XVI. mendeko baserria bisitatzera joaten direnetatik askok aldez aurretik jakiten dute museoaren berri. «Askotan egonak diren familiako kideen zein lagunen bidez iristen zaie informazioa. Ahoz-ahokoak primerako fruituak ematen ditu». Beste askok Internet bidez aurkitzen duten informazioa.
Asko dira esperientzia errepikatzen dutenak. «Bisita gidatuetan, Barrikotean zein Sagardo Astean behin baino gehiagotan izan ohi dira batzuk, eta hori seinale ona da», gehitu du Ugarteburuk.
2011 “urte berezia”, Igartubeitin
Igartubeitin eta Igartubeitikoentzat urte berezia izan da 2011. urtea, baserri museoak 10 urte bete baititu. Urteurren berezi hori ospatu asmoz, hainbat ekitaldi antolatu zituzten 2011. urtean zehar, eta Kizkitza Ugarteburu Igartubeitiko difusio arduradunaren hitzetan «guztiek harrera ezin hobea» izan zuten.
Maiatzaren 29an Baserri Eguna ospatu zuten, eta besteak beste, ferietan beraien produktuak saltzen dituzten Ezkio-Itsasoko emakume baserritarrak omendu zituzten.
Ekainean bisita gidatuak egin zituzten. Hiru teknikarik Igartubeitiren zaharberritze prozesuan egindako lanak kontatu zituzten. Ugartebururen arabera jende askoren interesa piztu zuten, eta bertan hartutako irudiak baserri museoaren webgunean ikus daitezke.
Ate irekien jardunaldiak abuztuaren 14an eta 15ean egin zituzten eta urriaren 1ean Antioko Musikaldiaren barruan, Elena Berbé sopranoak eta Gerardo Rifón pianistak kontzertua eman zuten dolarean.
Sagardo Astea urriaren 3tik 14ra artean egin zuten, eta urteurrena aitzakia gisa hartuta, beste urte batzuetan baino egun gehiagotan ikusi ahal izan zuen jendeak sagardoa egiteko prozesua.