Laugarren aldiz hartuko du parte Munduko neguko Triatloi Txapelketan Jon Erguinek (Beasain, 1980), eta bigarren aldiz Europako Txapelketan. Bi probak martxoan dira, baina aurretik, bihar, Espainiako Txapelketan parte hartuko du. Iraupen eskia, mendiko ...
Laugarren aldiz hartuko du parte Munduko neguko Triatloi Txapelketan Jon Erguinek (Beasain, 1980), eta bigarren aldiz Europako Txapelketan. Bi probak martxoan dira, baina aurretik, bihar, Espainiako Txapelketan parte hartuko du. Iraupen eskia, mendiko bizikleta eta korrika uztartu behar izaten dituzte halako lasterketetan. Neguko denboraldiko lehen proba garrantzitsua du biharkoa. Espainiako Txapelketari begira, zein helburu jarri diozu zeure buruari? Hiru urtetan jarraian bigarren egin dut, eta aurten irabaztea izango da helburua. Beste urteetan baino indartsua egon beharko nuek, eta hori nabaritu egin beharko litzateke. Beste urtetan helburua podiumean egotea izaten zen, Munduko Txapelketarako sailkatzeko. Baina iazko emaitzak ikusita, pixka bat gehiago egitea erabaki dut, eta horregatik da irabaztea aurtengo helburua. Europako eta Munduko txapelketei dagokionez, zer eskatzen diozu zure buruari proba bakoitzean? Iaz, Munduko Txapelketan, bi eroriagatik 13. egin nuela ikusita, aurten lehen hamarren artean sailkatu nahi dut, eta uste dut badudala horretarako aukera. Baina errealista ere banaiz. Badakit jendeak zer egin duen azken urte hauetan, eta aukera badudala uste arren, ikusi egin behar da gero. Hala ere, lehen hamarren artean sartzea izango da gutxieneko helburua. Europako txapelketan behin bakarrik parte hartu dut orain arte, baina han ere aurrean egon nahi dut sailkapenean. Neguko trialtoian elurra ezinbestekoa da, baina inguru hauetan […]