Mutiloan 253 lagun bizi dira, 2010ean baino zazpi gehiago
Mutiloako Udalak jakitera eman duenez, 2011ko urtarrilaren 1ean 246 biztanle zeuden herrian, eta abenduaren 31an berriz, 253 biztanle. 2011 urte hasieran baino zazpi lagun gehiago zeuden erroldatuta, beraz, urte bukaeran. Mutiloarentzat berezia da 253 ...
Mutiloako Udalak jakitera eman duenez, 2011ko urtarrilaren 1ean 246 biztanle zeuden herrian, eta abenduaren 31an berriz, 253 biztanle. 2011 urte hasieran baino zazpi lagun gehiago zeuden erroldatuta, beraz, urte bukaeran.
Mutiloarentzat berezia da 253 biztanleko kopurua, 1970. hamarkadatik ez baititu herri horrek sekula 250 bizilagun baino gehiago eduki. Duela hamar urte, esaterako, 163 lagun bizi ziren Goierriko herri horretan.
Kopuru horretara iritsi ahal izateko nahitaezkoak izan dira urtean zehar emandako mugimenduak: jaio diren haurren kopurua esaterako, handiagoa izan da hil diren herritarrena baino, eta bizitzera Mutiloara joan direnak bestalde, gehiago izan dira bertatik alde egin dutenak baino.
Jaiotzei dagokionean esan, iaz zazpi haur jaio zirela herrian, 2010ean baino sei gehiago, eta pertsona bakarra hil zela. 2010. urtean bost izan ziren hildakoak. Mutiloara bizitzera joandakoak berriz, hamar pertsona izan ziren (2010ean, bederatzi) eta herritik beste leku batzuetara joandakoak, bederatzi (2010ean, zazpi).
Lau ezkontza 2011an
Mutiloako Udalak jakitera eman duenez, iaz lau bikote ezkondu ziren, 2010. urtean baino bat gehiago. Bestalde, 2009an lau ezkontza ospatu zituzten, 2008an hamaika, 2007an sei eta 2006an bederatzi bikote ezkondu ziren.