Sektore publikoko langileek elkarretaratzea egin dute Urretxun eta Zumarragan, ELAk deituta
Eusko Jaurlaritzak eta Madrileko gobernuek zerbitzu publikoetan egingo dituzten murrizketen kontrako elkarretaratzea egin dute gaur, Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan, ELA sindikatuak deituta. Bi udaletako langileak bildu ditu protestak, izan ere, zerbitzu publikoetan iragarritako murrizketa horiek, “zerbitzu horietako langileen lan-baldintzei eragingo die zuzenean”.