Zegamako Fermin Mazkiaran eta Joxe Ramon Zurutuza eta Jon Arakama eta Eneko Arratibel izango dira herrialdeko mus txapelketan
Larunbatean 16:00etatik aurrera jokatu zuten Itzala tabernan Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zegamako kanporaketa. Hamabost bikotek parte hartu zuten, eta bi bikote sailkatu ziren herrialdeko kanporaketarako: Fermin Mazkiaran “Maxki”k eta ...
Larunbatean 16:00etatik aurrera jokatu zuten Itzala tabernan Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zegamako kanporaketa. Hamabost bikotek parte hartu zuten, eta bi bikote sailkatu ziren herrialdeko kanporaketarako: Fermin Mazkiaran “Maxki”k eta Joxe Ramon Zurutuza “Bergero”k osatutako bikotea, eta Jon Arakamak eta Eneko Arratibelek osatutako bikotea. Azkeneko partida ez zuten jokatu, eta beraz, ez dago irabazle ofizialik.
Bestalde, herrialdeko Gipuzkoako kanporaketa Seguran izango da otsailaren 25ean.