Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute asteburuan. Denera, 20 bikote elkartu ziren Intxaurpe elkartean, larunbat arratsaldean. Tomas Barandiaranek eta Mikel Mendizabalek osatutako bikoteak irabazi zuen kanporaketa, baina parte hartu zu...
Toñin Blanco gasteiztarra izan da nagusi Idiazabalgo herri krosean. Emakumezkoetan berriz, Azpeitiako Nerea Etxeberriak irabazi du. Iaz ere bera izan zen garailea. Nagusien proba eguerdiko hamabietatik aurrera jokatu zuten. Hotz egiten zuen baina ateri eutsi zion bukaerara arte. Lasterketaren buruan Toñin Blanco eta Endika Gartzia jarri ziren, eta biek batera egin zuten ia ibilbide guztia. Azken metroetan Blancok ihes egin zion Gartziari eta bera izan zen helmugan sartzen lehendabizikoa. Emakumezkoetan, Elena Calvillo lehendabizi joan zen denbora luzean baina azkeneko metroetan Nerea Etxeberriak aurre hartu zion, eta azpeitiarrak etxeratu zuen txapela. Parte hartze “altua” Idiazabalgo Herri Krosaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, “egin duen eguraldia ikusita parte hartze altua izan da”. Guztira 640 lagun irten ziren korrika, iaz baino 20 gehiago. Proba berriz, 613k bukatu zuten.
Ampo Ordiziak Gernikan Kopako finalerdietako partida izan zuen atzo. 14-12 galdu zuen, baina Axio Aranak ordiziarugby webgunean idatzi duenez, “Ordizia ez da errenditzen!”. Itzulerako partida otsailean jokatuko dute, Ordizian. Carlos Mediav...
Bizkaia Gernikak eta Ampo Ordiziak joan den larunbatean jokatu zuten Espainiako Kopako finalerdietako joaneko partida, eta bizkaitarrak atera ziren garaile, Urbieta zelai lokaztuan 14 eta 12 irabazita goierritarrei. Gernikarrak 14 eta 0 aurretik joan ziren atsedenaldira, baina Ordiziakoek markagailua txukuntzea lortu zuten bigarrengoan. Emaitza horrekin kanporaketa erabat irekita geratu da, eta Altamiran otsailaren 19an jokatuko den itzuliko partidan erabakiko da zein sailkatu den finalerako. Errugbi jokoa bera baino, zelaiaren egoera izan zen protagonista, jokalariek beraiek ere lanak baitzituzten une askotan haien buruei zutik eusten.
zingizango.com• 2010. urtean Burdinola eta Badihardugu elkarteek abiatu zuten “Legazpiko Ahotsak” egitasmoa aurrera doa, Legazpiko Udalaren laguntzaz . Hogeita hamabi elkarrizketa egin ziren eta horietatik bederatzi landu eta denon eskur...
Larunbatean 16:00etatik aurrera jokatu zuten Itzala tabernan Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruko Zegamako kanporaketa. Hamabost bikotek parte hartu zuten, eta bi bikote sailkatu ziren herrialdeko kanporaketarako: Fermin Mazkiaran “Maxki”k eta ...
Beasain futbol taldeak bana berdindu du asteburuan, hirugarren mailako liderra den Zallaren kontra. Partida parekatua izan zen, eta hasieran behintzat, bietako inor ez zen joko aldetik gailendu. Bigarren zatian, etxekoek gehiago estutu zuten, eta 71. m...
Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldeak bigarren postuan bukatuko du lehen itzulia, Viaxes Amarelle liderrarengatik bi puntura. Galiziarrek 1 eta 3 irabazi zieten Calceatensekoei, baina ordiziarrek ezin izan ...